Otsailaren 1 eta 2an Eskola Digitala jardunaldien hirugarren edizioa ospatuko da, Euskal Eskola Publikoko kide garenok digitalizazioaren bidea elkarrekin egitea helburu duen ekimena. Horretarako adituen hitzaldiak, ikastetxeen esperientziak, enpresen aurkezpenak eta eztabaida-guneak prestatu dituzte.

Familiok gune berezia izango dugu otsailaren 2an. Sendoa Gómez Guerra, pedagogo eta guraso eskolen kolaboratzaileak hausnartzen lagunduko digu gurasoak dugun zereginaz mundu digitalean. Nola lagundu diezaiekegu seme-alabei teknologia berrien erabileran? Nola desberdindu ditzakegu erabilera ludikoa eta ezagutza sortzen duena? Ez dugu ahaztuko gehien arduratzen gaituen gaia: nola finantziatuko da digitalizazioa?

Eztabaidako espazioa ere izango dugu, nahi dituzuen galderak egiteko.

Honekin batera doakizue jardunaldien kartela zuen ikastetxeetan zabaltzeko. Inprimatu eta ageriko leku batean ipini dezakezue, gurasoei bidali eta web gune eta sare sozialetan ipini.

Eman izena ahal bezain laster plazak mugatuak dira eta!

Izena emateko formularioan azkena eta azken-aurreko ekitaldiak dira familiei zuzenduta daudenak:

http://eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus/ekitaldia/hezkuntza-digitala-iii-topaketak/

Jardunaldiak hurrengo helbiden izango dira: Holiday Inn Bilbao, Zumalakarregi 40, Bilbao

Informazio gehiago:  94 416 93 60

image003.jpg

Partekatu

En la Biblioteca de Durango se ha creado un nuevo Club de Lectura denominado “Euskaraz ere, errez!” con el objetivo de impulsar la lectura de libros en euskera  entre los y las que no tienen la costumbre y facilidad para ello.

La primera sesión será el 27 de enero a las 18,00 h. dinamizada por Asun Elorriaga.

Para tomar parte se deberá dar el nombre en la Biblioteca de durango a través del teléfono 946030041 o a través del email liburutegia@durango.eus

MAS INFORMACIÓN

16299593_1481838725189689_4983281835574427029_o.jpg

Partekatu

Durangoko Udal Bibliotekan martxan jarriko da irakurketa klub berri bat  “Euskaraz ere, errez!” izenekoa. Irakurketa klub honen helburua euskarazko liburuen irakurketa suspertzea da ohitura edo erreztasunik ez dutenen artean.

Lehengo saioa, urtarrilaren 27an 18:00etan izango da eta Asun Elorriagak dinamizatuko du.

Parte hartzeko, eman izena bibliotekan 946030041 telefono zenbakian edo liburutegia@durango.eus emailaren bitartez.

INFORMAZIO GEHIAGO

16299593_1481838725189689_4983281835574427029_o.jpg

Partekatu