BERDINTASUN EZA EZ DA BEREZ SORTZEN, EGIN EGITEN DUGU

“Berdintasuna eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagun”

Aurtengo Martxoaren 8rako Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistak,

neskek: edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituzte.

mutilek, agresibitatearei, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzko mezuak jasotzen dituzte.

Gogoeta egin behar dugu helarazten dizkiegun mezuei buruz, erakusten ari gatzaizkien ereduei buruz.

Desberdintasuna ikasi egiten da, egitearen ondorioa da. Horrenbestez ohartu behar gara nork bere esparruan berdintasuna landu dezakeela; alegia, gizartea osatzen dugun guztion egitekoa dela.

«Berdin gehiago da», berdintasunak gizarte osoari onura ekartzen diolako

Aurten ere Martxoak 8 egun berezia izango da gure eskolan eta berdintasunerako bidea irudikatuko dugu pausoz-pauso urratsak emanez.

Guztion artean eskola ez sexista eraiki dezagun!!

Martxoaren 8an 16,10ean Abestia eta dantza “Flash Mob”-ean parte hartzera gonbidapena daukagu (euria egingo balu bertan behera itxiko da ekintza eta beste egun baterako geratuko da)

Egun horretan soinean zerbait lila ekartzea proposatzen dizuegu

Bitartean hemen daukezue dantza ikasteko bideoa:

https://youtu.be/wcaBkd0w7dg

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.