BERTON BERTOKOA JAIRAKO BOLUNTARIOAK

BERTON BERTOKOA JAIRAKO BOLUNTARIOAK BEHAR DIRA, ERREIBINDIKATIBOA ETA KOOPERATIBOA

BERTON BERTOKOA egitasmoan parte hartzen durangaldeko 9 eskola publikoak ekainaren 10erako, larunbata, Zelaieta eskolan (Abadiño) jai dotore bat antolatzen ari gara. Gogoratu egitasmo honek gure ikastetxeetako jantokien kudeaketan zenbait aldaketa aldarrikatzen dituela, besteak beste sasoiko elikagaiak erabiltzea.

Ospakizuna, goizeko 11etan hasiko da eta bertan familia osoarentzat tailerrak, jokoak eta hainbat aktibitate egongo dira. Horretaz gain, bazkari popularra, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia, DJBull…ere izango dira. Irabazi-asmorik gabeko jaia bertan parte hartzen duten eskolen, zozketen eta egunean bertan jarriko den txosnari esker autofinantziatuko da. Ikastetxe bakoitza eremu edota aktibitate batez arduratuko da..

Zabalarrari  goizeko tailerren antolaketa egokitu zaio (11:30-13:30) eta horretarako BOLUNTARIO GISA ZURE PARTE HARTZEA ESKATZEN DIZUGU..Lan errazak dira eta seme alabekin batera egin daitezke. Adibidez, lurrezko joko-eremua, aurpegiak pintatzeko tailerra, txapak egin, burbuilak, tatuajeak ipini, sekulako orrazkerak…

Antolatu ahal izateko, jar zaitez harremanetan

Gaizka (Telf. 669838691) edo Isarekin (Telf. 657771670)

Edo Xaberri utzi izena sarreran.

*BERTOKO PRODUKTUEKIN BETETAKO SASKIAREN

ZOZKETARAKO ERRIFAK (1€)

*BAZKARIRAKO TICKETAK ( (8€ helduak/ 4€ umeak) *sarreran

IZENA                                                           TELF:

ORDUTEGIA:  11:30-12:30       12:30-13:30          BESTE BAT

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.