2024ko udaberrian, guraso baten ekimenez, eskolako familia guztiei helarazi zitzaien patioaren inguruan zerbait egitera animatzeko mezu bat, honen gabeziak kontutan hartuta. Hortik 10 guraso elkartu eta batzorde bat sortu zen IFE barruan. Eskolarekin eta udalarekin harremanetan jarrita, familiok ikusten genuen eraldaketa prozesu baterako beharra kezka amankomuna zela ikusi genuen. Inguruko eskoletan egindako prozesuak aztertu eta bide horri ekiteko asmoz profesionalekin harremanetan hasi ginen aukera desberdinak baloratzeko.

Esperientzia desberdinak baloratu ondoren, komunitate guztia kontuan hartuko zuen prozesu parte hartzaile bat abiatzeko beharra ikusi genuen.

Prozesua gauzatu ahal izateko eta patio inklusibo baterako beharra ikusita, Diputaziorako berdintasun arloko dirulaguntza baterako eskakizuna egin genuen. Honela, prozesu parte hartzailerako beharrezkoa zen finantziazioaren zatirik handiena lortu genuen. Udalak gainontzekoa finantzatzeko asmoa erakutsi zuen.

Hau honela izanik, Prozesu parte hartzailea habian jarri zen 2025eko irailetik abendura eta honi ezker komunitateak dituen beharrak aztertu, proposamenak jaso eta egoeraren diagnosia egin ahal izan zen. Honetarako, Ianire de Andres arkitekta kontratatu genuen.

Prozesu parte hartzailea burutu den bitartean, talde eragile bat sortu izan da, eskolako profesionalak, familiak, udala eta haurreskolako koordinatzailearekin, Ianire de Andres dinamizatzaile izanik.

Komunitate osoaren parte hartze prozesuaren emaitza aurreproiektu bat izan da, etorkizun batean gauzatuko den proiektuaren oinarri izatea espero duguna.

Partekatu