Abenduaren 20an, ostirala, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira eskolara arratsaldean
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!
Oharra : ikasleak baserritar edota praka urdina , alkandora / kamiseta zuria eta koadrodun zapiarekin jantzita etor daitezke.Txapela eta zapiari jarri izena, mesedez.
2 eta 3 urtekoei gerrikoa, azpikogona eta abarkak ez jantzi.
Abenduaren 3anEuskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Hau dela eta, egun hau aldarrikatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu dira Zabalarran
Alde batetik, eskolako ume guztien 16:00etan dantzaldia egongo da egun horretan bertan
Bestetik, Guraso elkartearen Euskara Batzordeak eta 6. mailako familiek egitarau berezi bat antolatu dute Euskararen eguna ospatzeko, familia guztiarentzako arratsalde dibertigarria antolatu du.
16:45Kalejira patiotik, dantzaldia eta sorpresa
Jantziak: goiko partean zuria, bakeroak beheko partean, espata eta txapela
17:00Txokolatada etxeko pastelekin
6. mailako ikasketa bidaiarekin laguntzeko
Eta abenduaren 5ean “Gaztañarre” ospatuko dugu. Urtero bezala 16:30etik aurrera gaztainak dastatzeko aukera izango duzue.
Datorren azaroaren 25ean, astelehena, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako eguna da
AZAROAK 25 ETA GAINERAKO 364 EGUNAK
ERASOEN AURREAN ZABALARRAN DENOK BAT
Guk, Zabalarra eskola osatzen dugun neska-mutil,gizon eta emakumeek gure eskola gune segurua izatea nahi dugulako lagun ona izatea zer den adierazi nahi dugu:
Beti ondo tratatzen gaituztenak lagunak dira.
Beste pertsona batzuek erasotu, baztertu, iraindu, umiliatu…egiten gaituztenean lagunek laguntzen gaituzte.
Lagun onak ez zaitu derrigortuko nahi ez duzuna egitera.
Jolastu nahi ez baduzu zure lagunak errespetatuko zaitu.
Musurik eman nahi ez baduzu zure lagunak onartuko du.
Bakarrik, triste … zaudenean lagun ona zugana hurbilduko da.
EZ EZETZ DA!
ZABALARRAK GENERO INDARKERIARI EZETZ ESATEN DIO!!!
Bizenta Mogel Bibliotekak eta Durangoko Udaleko Immigrazio Arloak, Kulturarteko Biblitoteka programaren baitan, hirugarren urtez “Bideak Gurutzatzuz: gure komunitatea osatzen duten migrazio arloko bizi istorioak” ekimena antolatuko du azaroan. Hainbat jatorritako pertsonen arteko elkarrizketa bultzatu gura da ekimen honen bidez, elkar ezagutzeko eta bizipen eta jakintzak trukatzeko espazioak sortuz.
Aurtengo edizioaren helburua emakume migratzaileei aitortza egitea da; emakume horiei ahotsa eman eta lehen planoan jartzea da asmoa, Durangon bizi diren sei emakumeren benetako lekukotza eta istorioen bidez. Emakume hauek, euren hausnarketa, bizipen eta ikuspegiekin, emigratzeko modu desberdinen isla dira. Profil anitzeko emakumeak dira, bakoitzak bere migrazio-proiektua izan du, bere motibazio eta itxaropenekin; eta harrera herrian aurkitu dituzten aukerak ere anitzak izan dira. Hala ere, zalantzarik barik, istorio hauek lagundu egiten dute ikusten haiek protagonizatutako migrazio prozesuak generoak baldintzatutakoak izan direla, eta indar handiko emakumeak direla, egoeretara egokitzeko eta erronkak gainditzeko gaitasun handia dutenak, eta aldaketa-eragile garrantzitsuak dira euren jatorrizko komunitateetan.