Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako eguna Zabalarran

Datorren azaroaren 25ean, astelehena, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako eguna da

AZAROAK 25 ETA GAINERAKO 364 EGUNAK

ERASOEN AURREAN ZABALARRAN DENOK BAT

Guk, Zabalarra eskola osatzen dugun neska-mutil,gizon eta emakumeek gure eskola gune segurua izatea nahi dugulako lagun ona izatea zer den adierazi nahi dugu:

  • Beti ondo tratatzen gaituztenak lagunak dira.

  • Beste pertsona batzuek erasotu, baztertu, iraindu, umiliatu…egiten gaituztenean lagunek laguntzen gaituzte.

  • Lagun onak ez zaitu derrigortuko nahi ez duzuna egitera.

  • Jolastu nahi ez baduzu zure lagunak errespetatuko zaitu.

  • Musurik eman nahi ez baduzu zure lagunak onartuko du.

  • Bakarrik, triste … zaudenean lagun ona zugana hurbilduko da.

EZ EZETZ DA!

ZABALARRAK GENERO INDARKERIARI EZETZ ESATEN DIO!!!

Astelehenean, azaroaren 25ean, soinean zerbait morea ekartzea proposatzen dizuegu (zapia, nikia,…)

15:45ean egingo dugun GIZA-KATEAN parte hartzera gonbidatzen zaituztegu .

Jarduera amaitzen denean ikasle guztiak geletara igoko dira eta ohiko lekuetatik irtengo dira 16:30ean.

Astelehenean, azaroaren 25ean, soinean zerbait morea ekartzea proposatzen dizuegu (zapia, nikia,…)

OHARRA: eguraldi txarra egingo balu e-mailez abisatuko dizuegu egunean zehar GIZA-KATEA ez dugula egingo.

 

EKITALDIAN ABESTUKO DEN BERTSOA:

AZAROAK 25

Eguna jantzi dugu

gaur kolore morez

guk ez dugu irten nahi

kalera beldurrez.

 

Ozen esan dezagun

Ezetz beti da ezetz

Emakumearen aurka

Indarkeririk ez!!! (bis)

 

Denok gara berdinak

sinestu mesedez

jasarpenen aurrean

erantzun indarrez.

 

Hauxe egin behar dogu

Hemen gure ustez

ZABALARRA eskolan

Inori irainik ez!!! (bis)

Egileak: 6.mailako ikasleak

 

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.