Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Hau dela eta, egun hau aldarrikatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu dira Zabalarran

Alde batetik, eskolako ume guztien 16:00etan dantzaldia egongo da egun horretan bertan

Bestetik, Guraso elkartearen Euskara Batzordeak eta 6. mailako familiek egitarau berezi bat antolatu dute Euskararen eguna ospatzeko, familia guztiarentzako arratsalde dibertigarria antolatu du.

 16:45 Kalejira patiotik, dantzaldia eta sorpresa

Jantziak: goiko partean zuria, bakeroak beheko partean, espata eta txapela

17:00 Txokolatada etxeko pastelekin

6. mailako ikasketa bidaiarekin laguntzeko

Eta abenduaren 5eanGaztañarre” ospatuko dugu. Urtero bezala 16:30etik aurrera gaztainak dastatzeko aukera izango duzue.

ZABALARRA ESKOLA PUBLIKOA EUSKERAREKIN BAT!!

 

ANIMA ZAITEZTE!

Partekatu

Magiaz eta irudimenez betetako lekua da Saguganbara.Ume eta gazteekiko transmisioa lantzeko gunea da, gurasoek eta seme-alabek hizkuntzarekin jolasteko eremua.Euskal kulturaren transmisiorako gunea, hizkuntzarekin jolas egitekoa.

Areto bi ditu:

Txikia: Sormen tailerrak, ipuin kontaketak eta hitzaldiak izaten dira bertan.
Handia: Urtean argitaratutako liburu, diska eta sormen lanen aurkezpen saioak egiten dira.

Hau da egitaraua:

Saguganbara.png

Partekatu

0_8435_1_bis

Gorakadak Munduari Itzulia eta Aladdin lanetan hain emaitza oparoak lortu dituen artista taldea errepikatzen du, oraingoan Herman Melvilleren Moby Dick oholtzaratzeko, aktoreak, musikariak eta txotxongiloak lagun.

Istorioak, Ismaelen ahotik Ahab kapitainak balea zuriaren atzetik Pequod baleontziaren nabigazio obsesibo eta suntsigarria kontatzen du.

Noiz:  2015/12/20

Ordutegia: 18:00 – 19:00

Helbidea: San Agustinalde 12 – Durango, Bizkaia

Non: San Agustin Kultur Gunea – Durango

Partekatu