Igandean ekainaren 2an 13:00etan Ezkurdiko kioskoan Durangoko Artisten Elkarteak antolatutako lehiaketako sari banaketa egongo da eta gure eskolako bost ikaslek jasoko dute saria.
Aurkeztutako Artelan guztiak Ezkurdiko udal aretoan daude ikusgai maiatzaren 24tik ekainaren 9ra.
Sarrera librea da nahi duenak ikusteko aukera izan dezan.
Sari banaketara eta erakusketa ikustera joatera animatu zaitezte!!!
Ikasturtearen amaieran Zabalarra aldizkariaren 7. zenbakia argitaratuko dugu.
Hau dala eta, datorren ostiralean, maiatzaren 31n, goizeko 9:35etik 12:00ak bitartean gela ezberdinetako taldeen argazkiak aterako dira.
Egun horretan umea ez bada eskolara joaten posible daukazue bere argazki bat zabalarra@gmail.comhelbidera bidaltzea, bere izen abizena zein den adieraziz, horrela, aldizkarian, bere taldearekin batera agertzeko.
Kurtso amaierako jaialdia bertan dugu, eta urtero lez, Belen Piñerok Playback saio bat prestatuko du parte hartu nahi duten ume guztiekin. Gainera, aurten, helduok ere parte hartu ahal dugu.
Entseguen datak: ekainaren 4, 6, 11 eta 13an (Gimnasioan)
Lehen Hezkuntza 1., 2. eta 3. Mailakoak – 16:50etik 17:30era
Lehen Hezkauntzako 4., 5. eta 6. Mailakoak – 17:30etatik 18:00etara
2019-2020 ikasturterako jantoki zerbitzua antolatu ahal izateko eta zuei ume bakoitzak zein txandatan bazkalduko duen esateko, ohiko mahaikide kopurua jakin behar dugu ahal den arinen.
Beraz, eskertuko genizueke ondorengo datuak betetzea, eta maiatzaren 28rako orri hau tutoreari ematea:
* Ikaslearen izena eta abizena : …………………………………………………………..
Berton Bertoko mugimenduak flashmob baten grabaketa bat antolatu du. Gure eskoletako jantokietan, bertoko produktuak, sasoikoak eta bertan sukaldatuak eskatzeko helburuarekin.
Horretarako maiatzaren 4an, Matienako eskolan Berton Bertoko mugimendua osatzen dugun 12 ikastetxeetako familiak batuko gara, “Sukalde bat jantokian” abestiaren erritmoarekin dantzatzeko asmoz.
Arratsaldeko 17:00etan saioarekin hasiko gara eta 18:00etan grabaketari ekingo diogu.
Bertoko produktuekin egindako pintxoak izango dituzue salgai eta Matienako jaiak direnez ez zaigu jaia faltako. Bakoitzaren dantzatzeko gaitasuna alde batera utzi eta indarrak batu ditzagun gure seme-alaben elikadura osasuntsu eta jantokien eredu aldaketa aldarrikatzeko.
Kamiseta pirata jantzi, eskolakoa, pirata mozorroa edo zarata egiten duen sukaldeko tresna bat
ekartzeaz ez ahaztu. Abestiaren koreografia ikusi nahi izanez gero, hemen duzu:
Asko gara apostu honetan sinisten dugunok eta batzen joan gaitezen gurekin batera parte hartzera animatzen zaituztegu!!
Seigarren mailako ikasleek, ostiralean Apirilak 12an arratsaldeko 16:30etik, aurrera korrika txikiaren ondoren txokolatada bat ospatuko dute gozoki eta etxeko pastelekin mundo guztiarentzat.
Animatu zaitezte etortzera eta gure postuak ikustera.