Sindikatu nagusiek egun osoko GREBA deialdia egin dute Martxoaren 14 eta 15erako.

Deialdiari erantzunez, Zabalarra LHI eskolako irakasleen kolektibotik %83,3ak greba egitea erabaki dute.

Hau dela eta egun hauetan ez da klaserik egongo.

Dena dela gure eskolak grebarako zerbitzu agindua beteko duela

Bestalde, Zabalarra Bitaño IGEK gogoratzen dizue, greba egunetan, eskolaz kanpoko aktibitate guztiak  (kirolak eta kirolak ez direnak) bertan behera geratzen direla, urriko asanblada orokorrean erabaki zen bezala.

Partekatu

Martxoaren 8rako greba feminista deituta dago goizeko 11:00etatik arratsaldeko 15:00etara.

Deialdiari erantzunez, Zabalarra LHI eskolako irakasle eta espezialisten kolektibotik %49ak  eta jantokiko begiraleen kolektibotik %17ak greba egitea erabaki dute Zabalarra Eskolan.

Hau dela eta  egun horretan jarduna ohikoa izan ez arren, jakin ezazue zaintza lanak bermatuko ditugula 11:00etatik 12:30era eta jantokiko zerbitzua ere egongo dela .

Arratsaldez 15:00etatik aurrera ohiko jarduna izango dugu.

MARTXOAK 8KO GREBA [PDF]

Partekatu

Ostegunean, otsailaren 8an, arratsaldeko 16:15ean, eskolako patioan, Eguen Zuriko koplak abesteko elkartuko gara.

Egun honetan alkandora zuriz eta koadrodun zapiarekin jantziko gara.

Eguraldi ona egiten badu saskibaloi zelaian abestuko dugu

Eguraldi txarrarekin aterpean

Hauek dira EGUEN ZURIKO KOPLAK

Ondoren, 6. mailako ikasle eta familiakoek TXITXIBURDUNTZI bat antolatu dute ikasketa- bidairako dirua biltzeko; eta gero, txokolate eta tostada goxoak, betiko usadioan prestatuak

¡ANIMATU ZEUEN TOSTADAK PARTEKATZERA! Batzeko 14.30etik aurrera 6. mailako ikasleen gurasoak egongo dira eskolako patioan

ZEURE ZAIN EGONGO GARA! 

Partekatu

IGEtik, Martxoaren 8ko eguna dela eta, bideo-dokumental bat egiteko asmoa dugu.  Bertan Eskolako amama direnek, biloben adina zutenean, bizitza nolakoa zen kontatzea nahi dugu eta ordutik emakumearen mundua nola aldatu den ezagutu.

Historia honetan parte hartu nahi duen amama bazara, jarri kontaktuan Rebecarekin (696141373) Whatsapp edo sms bidez edo idatzi zabalarra@gmail.com posta elektronikora otsailaren 6a baino lehen.

ANIMATU ZAITEZTE PARTE HARTZERA!!

Partekatu

Guraso Elkarteak Otsailaren 4an, igandean, Bizkaia Park Abenturara (Güeñes) irteera antolatu du.

Parke honetan urte 1 eta 13 urte bitarteko umeek goizeko 11:30etik 16:00ra jolas ezberdinetan aritzeko aukera izango dute.

Autobusa 10:30ean irtengo da Ikastola aurreko geldigunetik
Prezioa: 5 euro (ume zein helduek)
Izena emateko eta ordaintzeko eguna: Urtarrilaren 23an, asteartean,
IGEren gelan, 16:45etik 17:15era

Familia bakoitza bere bazkariaz arduratuko da, etxetik eramateko edo
bertako tabernan jateko aukera dagoelarik.
Beharrizan bereziak dituen norbaitek izena eman nahi badu, mesedez
635703426 (Oihane) telefono zenbakira deitu eta beharrezkoak diren
egokitzapenak egiten saiatuko gara.

Partekatu