“Hitzari Gorazarre” zikloaren barruan, 9-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintza interesgarri bat dago Durangoko Udal Bibliotekan azaroaren 12an, 11,00etan.

Komentukaleko sarreran dagoen plazatxoa bilgune gisa ulertuta, hozkailu bi jarriko dira. Elementu horiek izango dira ekintzaren oinarri fisikoa, eta imanak jarriko dira hitzekin jolasteko. Ideia nagusia biblioteka bibliotekatik ataratzea da, eta  egunerokotasunezko ekintza baten bidez, hala nola, hozkailu baten oharrak idaztea irakurzaletasunean murgiltzeko ekintza ludiko eta dinamikoa bihurtzea.

“Hitzari Gorazarre” zikloak omendutako idazleetako baten –Shakespeare, Cervantes, Kirikiño eta Txirrita- testu bat abiapuntutzat hartuta, imanek ahalbidetzen dituzten “jarri-kendu” dinamikak garatuko dira. Hitzekin jolastuz,  partaideak prozesu sortzaile baten murgilduko dira, eta testu jakin batetik abiatuta euren ekarpen propioak egingo dituzte. Prozesu kolektiboan garatuko da ekintza, eta taldeka, denek batera parte hartuko dute.

Ekintza honen helburuak, besteak beste, omendutako idazle hauen testuak hurbildu eta ezaguteraztea, irakurzaletasuna suspertzea eta sormena bultzatzea dira.

Parte hartzeko izena eman beharra dago hurrengo lotura honetan: https://goo.gl/forms/3tDHOe5ETKGmzfvn2

hitz-gorazarre

Partekatu

Gabonetako loteriaren talonarioak prest daude. Aurten, aurrekoan bezala, talonario bakarra hartu daiteke familia bakoitzeko.


Talonarioaren prezioa: 50,00€ (10 boleto. 4€ jokatzen dira eta 1€ dohaintzan)
Talonarioak hartzen diren egunean ordainduko dira


Hartzeko egunak: Urriaren 31tik Azaroaren 4ra IGEren gelan 17:00etatik 18:00etara.

Loteria erosi nahi baduzue, eta ezin baduzue ordutegi honen barruan etorri, kontaktuan jarri azaroaren 4a baino lehen zabalarra@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.

Oharra: Gogoratzen dizuegu ateratzen den dirua eskolako ekintzetan erabiltzeko dela (irteeretan, autobusak ordaintzeko, kanpoko ekintzetan, ea…)

Partekatu

Ekaineko Batzar Orokorrean onartu zen bezala, azaroaren erdialdera IGEko kuota kargatuko da (20 € familiako eta urteko).

Kuota hori urtean zehar egiten diren jai, irteera eta guraso eta haurren formakuntza egiteko erabiltzen da.

Kuota horren ordainketaz edozein azalpen edo zalantzetarako Azaroaren 3an, osteguna, arratsaldeko 6etan, liburutegian egingo den Batzar Orokorrean jakinarazi dezakezue edo IGErekin kontaktuan jarriz.

Partekatu

Ekainaren 17an, ostirala, kurtso bukaerako ikasleen emanaldiak izango ditugu eskolan, goizeko 10,30tik 12,00etara.

Gurasoak gonbidatuak gaude emanaldia ikustera. (Argazkiak Guraso Elkarteko 2 kidek aterako dituzte eta gero blog honetan ikus ditzakegu).

Egun hau trinkoa da, baita ere 20,21 eta 22a. Klaseak 13,00ean bukatuko dira eta jantokikoak 15,00etan irtengo dira.

Eta arratsaldean Zabalarra eskolako jaia izango da 16,00etatik aurrera. Hau da egitaraua:

Egitarua 2016

ZATOZ ETA ONDO PASATU!!!

Partekatu

EKAINAREN 14a, ASTEARTEA      Arratsaldeko 18:00etatik 19:00ra

Eskolako Bibliotekan
Umezaintza zerbitzua egongo da

GAI ORDENA

  • Aurreko aktaren onarpena  eskolako blogeko link honetan: BATZAR OROKORREKO AKTA
  • 14-15 Ikasturterako ekintzen balorazioa

Kirolak, eskolaz kanpoko ekintzak, gurasoen formakuntza, ospakizunak eta irteerak, beste jarduera batzuk

  • Eskola- materiala erosteko kuotaren onarpena
  • Boto delegaziorako proposamena
  • Iradokizunak, kontsultak, proposamenak…(zabalarra@gmail.com posta elektronikora bidaliz gero asanbladan irakurriko dira )

 

BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN  ZAITUZTEGU.

OSO GARRANTZITSUA DA. FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE  APROPOSENA DA.

————————————————————————

Bilera hau hobeto antolatzeko datu hauek beharko genituzke Ekainaren 13a, astelehena, baino lehen:

Umezaintza behar dugu ___ urteko ___ umeentzako.

2016ko EKAINAREN ASANBLADA [PDF]

Partekatu

Dakizuenez, urtero, eskolako azkenengo egunean, Zabalarra Eskolako Gurasoen Elkarteak eskolako jaia antolatzen du. Aurten ekainaren 17an, ostiral arratsaldean izango da. Zenbait jarduera prestaturik dauzkagu (tailerrak, jokuak, lehiaketak…), baina guzti hau burutzeko ezinbestekoa da zuen laguntza, egiten den guztia gurasoei esker egiten baita.

Bestalde, aurrekoetan bezala, aurten ere tortilla pintxoekin batzen den dirua datorren urten 6. mailan egongo diren ikasleentzat izango da ikasketa bidaia egiteko.

Laguntzeko prest bazaude esan eiguzu ekainaren 6a baino lehen . Zure datuak eta zurekin nola jarri harremanetan zabalarra@gmail.com helbidera edota orri hau beteta eskolara bueltatuz esan ahal diguzu.

2016ko ZABALARRAKO FESTA

Lanak eta txandak banatzen direnean kartelen bitartez eta www.zabalarra.wordpress blogaren bitartez jakinaraziko dizuegu.

Partekatu