Hauek dira jaiaren boluntarioen txandak, baina oraindik garaiz zaudete parte hartzeko, edozein laguntza ongi etorria izango da!!
Anima zaitezte!!

EKAINAREN 14a, ASTEARTEA Arratsaldeko 18:00etatik 19:00ra
Eskolako Bibliotekan
Umezaintza zerbitzua egongo da
GAI ORDENA
Kirolak, eskolaz kanpoko ekintzak, gurasoen formakuntza, ospakizunak eta irteerak, beste jarduera batzuk
BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU.
OSO GARRANTZITSUA DA. FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE APROPOSENA DA.
————————————————————————
Bilera hau hobeto antolatzeko datu hauek beharko genituzke Ekainaren 13a, astelehena, baino lehen:
Umezaintza behar dugu ___ urteko ___ umeentzako.
Dakizuenez, urtero, eskolako azkenengo egunean, Zabalarra Eskolako Gurasoen Elkarteak eskolako jaia antolatzen du. Aurten ekainaren 17an, ostiral arratsaldean izango da. Zenbait jarduera prestaturik dauzkagu (tailerrak, jokuak, lehiaketak…), baina guzti hau burutzeko ezinbestekoa da zuen laguntza, egiten den guztia gurasoei esker egiten baita.
Bestalde, aurrekoetan bezala, aurten ere tortilla pintxoekin batzen den dirua datorren urten 6. mailan egongo diren ikasleentzat izango da ikasketa bidaia egiteko.
Laguntzeko prest bazaude esan eiguzu ekainaren 6a baino lehen . Zure datuak eta zurekin nola jarri harremanetan zabalarra@gmail.com helbidera edota orri hau beteta eskolara bueltatuz esan ahal diguzu.
Lanak eta txandak banatzen direnean kartelen bitartez eta www.zabalarra.wordpress blogaren bitartez jakinaraziko dizuegu.
Ikasturte honen amaieran Zabalarra aldizkariaren 4. zenbakia argitaratuko da.
Hau dala eta, nahiz eta biharko aurreikusita genuen argazkian ataratzea, azkenean datorren asteazkenean, ekainaren 1en, goizeko 9:10etatik 12:00ak bitartean egingo ditugu eguraldi txarra datorrelako.
Dana dala ezinezkoa bada egun horretan umea eskolara joatea posible daukazue bere argazki bat zabalarra@gmail.com helbidera bidaltzea aldizkarian bere taldearekin batera agertzeko.
Zure umeek ekainaren 17an izango den eskolako jaian dantzan egin nahi badute aukera ezin hobea daukate hurrengo asteetan:
DANTZA: astearteetan (7, eta 14) eta ostegunetan ( 2, 9 eta 16) izango dira entsaioak 16,45etatik 17,30etara 1.,2. eta 3. mailakoak eta 17,30etatik 18,00etara 4.5. eta 6. mailakoak. Biak gimnasioan.
EUSKAL DANTZA: Ekainak 1, 8 eta 15, 16,45etatik 17,45etara Psikogelan 5 urtetik gorakoentzat.
APUNTA ZAITEZ ETA ONDO PASATU!
Jakingo duzuen bezala, aurten Euskal Eskola Publikoaren jaia Hendaian izango da ekainaren 5ean, igandea.
Transporte publikoan joatea erraza ez denez, IGEkoek autobusa jartzea erabaki dugu. Durangotik goizeko 9:00etan irtengo da eta Hendaiatik arratsaldeko 6:00etan buelta egiteko.
Prezioa 10 €koa izango da pertsonako
Izen emateko zatoz IGEko gelara maiatzaren 30ean, astelehena, eta maiatzaren 31ean, asteazkena, arratsaldeko 4:45etatik 5:30etara.
EGUN EZBERDIN BAT IGAROTZERA ANIMA ZAITEZTE!!
Iazko arrakasta ikusita Zabalarra Eskolako IGEk datorren ekainaren 11an berriro ere Otxandioko HONTZAEXTREM abentura parkera txangoa antolatzea erabaki du.
Partehartzaileen altueraren arabera ibilbide ezberdinak daude (parte hartzeko gutxienezko altuera metro 1ekoa da).
1.40 m baino gutxiago neurtzen dutenak: 17 erronkako ibilbidea dute, horietariko 2 tirolinak dira.
1.40 m baino gehiago neurtzen dutenak: 43 erronkako ibilbidea dute, horietarik 4 tirolinak dira.
Egun osoko txangoa izango da eta bakoitzak bere etxetik eraman beharko du bazkaria. Bertan pic-nic egiteko leku aproposak daude.
Sarreraren prezioa 12€ da, 15€ autobusarekin( gehienez 55 eserleku). Posible bada eskertuko genizueke bakoitza bere kotxean joan dadila
Izen emateko eguna maiatzaren 25 izango da, osteguna, IGE gelan, 16.30etatik 17.30era.
4. mailako ikasleek aurreko astean Durango Irratira bisita egin zuten eta bertan grabatutakoa larunbat honetan goizeko 11,00etan entzun ahal izango da etxeetatik 107.8 Fm frekuentzian edota esteka hauetan:
Animatu eta entzun esaten dutena!!