Baliteke salbuespen egoera aurreikusten genuena baino gehiago luzatzea eta gure arteko komunikazioa bermatzeko eskolako e-maila ren erabilera ezinbestekoa izango dela uste dugu.

Momentu honetan oso garrantzitsua da guretzat eskolako emailak erabilgarri daudela jakitea horregatik familia bakoitza bere seme-alaben tutorearekin emailez harremanetan jartzea eskatzen dizuegu. Kontaktuetan eskolako irakasle guztien helbideak dituzue.

Mezu labur-laburtxoa nahikoa izango da, honen helburua emaila jasotzen dituzuela ziurtatzea delako.

E-maila irekitzeko zailtasunak badituzue telefono honetara deitu: 688 634 994

Partekatu

Salbuespen egoera honetan gobernuak hartutako azken neurriak kontuan hartuta etxerako lanen inguruan erabaki hau hartu du zuzendaritza taldeak:

 

a) Etxerako lanak eskolan jasotzeko aukera bertan behera gelditzen da.

b) Etxerako lanak modu digitalean helaraziko dizkizuegu. Horretarako eskolako e-maila erabiliko dugu. e-maila irekitzeko zailtasunak baditu norbaitek telefono honetara deitu (688 634 994).

c) Bidalitako lanak ez dituzue inprimatu behar etxeko koaderno edo paperetan egin ahal izango dituzte ikasleek.

d)Irakaslearen e-maila jasotzen duzuenean tutoreari baieztatu lehenbailehen e-maila bidez.

 

Aldaketa honek aurretik prestatuta geneukana egokitu beharra ekarriko digunez agian hasieran esandako epean ezingo dizuegu bidali baina jakin horretan gabiltzala eta prest daukagun unean bidaliko dizuegula.

Partekatu

Ez ohiko egoera honetan ikasleek beraien aprendizaia ziurta dezaten etxean lan egiteko materiala eta gomendioak eman ditu Zuzendaritza Taldeak.

Adin ezberdinak kontuan hartuta ziklo bakoitzak bere lan prozedura izango du.

Hona hemen prozedura:

1.zikloa / 2. zikloa: Martxoaren 16an lanerako argibideak ,aholkuak, eta txostena emailez bidaliko dizuete tutoreek; papelean jaso nahi duenak eskolako atarian eskuragarri izango du.
Txostena hartzera eskolara etorriko denak, atarian egongo den gelako zerrendan sinatuko du hau hartzerakoan.

3.zikloa: Martxoaren 16an lanerako argibideak, aholkuak eta txostena Classroom eta Drive-n bitartez eskuragarri izango du. Zailtasunak dituenak eskolarekin harremanetan jar dadila.

Egoera aldatu heinean eskolako emailez jarriko gara familiekin kontaktuan.

Zuzendaritza taldea

Partekatu

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako eraginaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, ohar honen bidez jakinarazten dizuegu Zabalarra eskolako aurrez aurreko eskola-jarduera guztia aldi baterako eten egingo dela.

Etenaldi honek 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera, hau da, martxoaren 13tik aurrera. Beraz, agindu berri bat etorri arte martxoaren 30era arte eskola itxita egongo da
ikasleentzako.

Bihartik aurrera familiekin komunikatzeko bidea eskolako emaila izango da.

Partekatu

Teknologia berri eta komunikazio bide berrien hazkuntzak dudak sortzen ditu familia barnean:

– Zein da teknologien erabilera seguru, osansungarri eta arduratsua?

– Nola babestu ditzakegu gure datuak eta gure seme-alabei babes horrek duen garrantzia erakutsi?

Iaz bezala Basque Cybersecurity Centre- etik PantallasAmigas erakundearen sortzaileak, Interneta, sare sozialak eta konektaturiko beste zerbitzu eta teknologiak erabiltzean gure seme-alabek aurki dezaketen arrisku-egoerei aurre egiten laguntzeko prebentzio neurri, erabilera-ohiturak eta onurak elkar-aztertzeko, eta honen inguruko dudak argitzeko helburuarekin.

Tailerra datorren ostegunean izango da, martxoaren 12an, 17:00etatik 19:00etara Eskolako liburutegian.

Umezaintza zerbitzua edukiko dugu

                                    Anima zaitezte zalantzak argitzera

 

Hitzaldira joango naiz

_____________________________________________________________________

Eta umezaintza zerbitzua beharko dut_______________________ urteko umeentzako

Partekatu

Laster “Zuhaitzaren eguna” ospatuko da.

Momentu ezin hobea iruditzen zaigu gure seme alabak zuhaitz eta basoak babestearen garrantziaz ohartzeko.
Hori dela eta, IGE-k Martxoaren 15an goizez, txango bat antolatu du. Eskolatik irten eta San Andreseko merenderora igoko gara. Han, guztion artean, hainbat zuhaitz landatuko ditugu.

Dohaineko ekintza honetan parte hartzeko Martxoaren 11an, asteazkena (16:45-17:15), IGE-ren gelan izena eman beharko duzue.

Partekatu