Abenduaren 22an La Cuadri del Hospi-k antolatutako elkartasun ekitladian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Ekintza Andran Marin goizeko 10:30etatik 14:30etara burutuko da.

Bertan Durangoko ile-apaintzaile profesionalek ilea 10€ solidarioren truke ilea moztuko dute. Bildutako diru guztia Etxeko Ospitalizazio Pediatrikoaren Unitateko psikoonkologoaren kontratua luzatzeko bideratuko da.

Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!

Partekatu

Dakizuen bezala uda heltzear dago eta horrekin batera udako Saharar kanpamentua ere. Aurten 4 urtetik 11 urte bitarterainoko haurrak datoz Izurtzako Etxera.

                                          Beraz oraingoan ere zuen laguntza behar dugu. Goian aipatutako urte horietako haurrentzako oinetakoak, prakak, kamisetak, jertseak, eskolako amantalak, berokiak, bainujantziak etab. behar ditugu. Donazio hori egin nahi izanez gero, Zabalarra eskolan  uztea besterik ez duzue ekainaren 3tik 14ra.

Partekatu

Aurten ere Rio de Oro elkarteak  Sahara herriarentzat elikagaiak biltzeko kanpaina martxan jarri du.

Kanpaina 5 egunetakoa izango da urtarrilaren 14tik 21era egun horiek barne.

Batuko diren jakiak hauek izango dira: arroza, lekaleak, pasta, azukrea, hegaluzea oliotan eta sardinak oliotan. Beste alde batetik emakumeentzako konpresak ere jasoko dira.

Lagundu nahi baduzue idazkaritza ondoan dagoen kutxan utzi ditzakezue asteko edozein egunetan.

 

Partekatu

Aurten ere Rio de Oro Durangaldeak kanpaina berri bat hasi du elikagaiak biltzeko 2017-2018ko Sahararen aldeko karabanan eramateko.

Aurreko urteetan bezala 20 kiloko elkartasun laguntza nahi dute eraman Tinduf-eko errefuxiatuen kanpamentuetara.

Eskoletako Kanpaina Urtarrilak 22tik Urtarrilak 31arte izango da

recogida alimentos

Partekatu

Saharar herriaren eta bere eskubideen alde lan egiten dugun Gobernuz Kanpoko Erakundea den  Rio de Oro Durangaldea gugana zuzendu da gure kolaborazioa eskatzen

Oporrak Bakean programaren berri eman nahi digute. Programa honek hainbat urte daramatza martxan, eta errefuxiatu kanpamenduetan dauden haurren beharrak gerturik ezagutu ondoren, elkarteko kideok Oporrak Bakean programari bultzada bat emateko beharra ikusi du

10-12 urte bitarteko haurrak uztaila eta abuztu bitartean errufuxiatu kanpamenduetatik aldendu eta gure artean egoteko familien bila ari dira.

Azken urteetan gero eta ume gehiago geratu dira errefuxiatu sahararen kanpamenduetan, harrera familia faltaren ondorioz, eta kanpamentu horiek infernu bihurtzen dira udako hileetan.  Horregatik nahi dute informazioa ahalik eta familia gehienetara zabaltzea.

Programa honek lau helburu nagusi ditu:

• Haurrak uda sasoian Saharako desertuan egoten den egoera klimatiko gogor eta jasanezinetatik aldentzea, tenperaturek 50ºC-ak gainditu ditzakete.

• Izan ditzaketen elikagai gabeziak, proteinena eta bitaminena batez ere, gainditu eta negu gogorrerako prestatzea.

• Beharrezko izan ditzakeen arreta medikuak jasotzea.

• Jendarte desberdin batek eskaintzen dituen kultura, hizkuntza eta balio desberdin batzuk ezagutzeko aukera izatea.

Rio de Oro Durangaldea Oporrak Bakean programa kudeatu eta sustatzearen arduraduna da aurten. 2017. urte honetan elkarte honek 3 proiektu desberdin garatuko ditu: • Oporrak Bakean: ume sahararrentzako harrera familiak udan. • Karabana Solidarioa: gizaldeko languntzaren bilketa eta bidalketa •

Harrera Kanpamendua: aniztasun funtzionala duten haurren kanpamendua, Izurtzan.

Informazio gehiago: Telefonoa: 676108794 Email: riodeorodurango@hotmail.com Web: riodeorodurango.com

VEP-02

Partekatu

GLORR Fundazioak erabilitako arropa eta oinetakoak biltzeko kanpaina berri bat jarri du martxan.

EZ BOTA! Guk erabilitako arropa eta oinetakoei esker gizarte egoera ahulenean dauden haurrei lagunduko bait die.

Poltsak eramateko azken eguna Maiatzaren 24a da.

Informazio gehiago: www.glorr.org web orrialdean.

http://glorr.com/web/wp-content/uploads/IMG-20130615-WA0001-150×150.jpg

Partekatu