https://youtu.be/xrjRGC7Ohe8
Kategoria: ESKOLA
“Hitzari Gorazarre” zikloaren barruan, 9-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintza interesgarri bat dago Durangoko Udal Bibliotekan azaroaren 12an, 11,00etan.
Komentukaleko sarreran dagoen plazatxoa bilgune gisa ulertuta, hozkailu bi jarriko dira. Elementu horiek izango dira ekintzaren oinarri fisikoa, eta imanak jarriko dira hitzekin jolasteko. Ideia nagusia biblioteka bibliotekatik ataratzea da, eta egunerokotasunezko ekintza baten bidez, hala nola, hozkailu baten oharrak idaztea irakurzaletasunean murgiltzeko ekintza ludiko eta dinamikoa bihurtzea.
“Hitzari Gorazarre” zikloak omendutako idazleetako baten –Shakespeare, Cervantes, Kirikiño eta Txirrita- testu bat abiapuntutzat hartuta, imanek ahalbidetzen dituzten “jarri-kendu” dinamikak garatuko dira. Hitzekin jolastuz, partaideak prozesu sortzaile baten murgilduko dira, eta testu jakin batetik abiatuta euren ekarpen propioak egingo dituzte. Prozesu kolektiboan garatuko da ekintza, eta taldeka, denek batera parte hartuko dute.
Ekintza honen helburuak, besteak beste, omendutako idazle hauen testuak hurbildu eta ezaguteraztea, irakurzaletasuna suspertzea eta sormena bultzatzea dira.
Parte hartzeko izena eman beharra dago hurrengo lotura honetan: https://goo.gl/forms/3tDHOe5ETKGmzfvn2
Helburuak: irakurtzeko, informazioa bilatzeko edo etxerako lanak egiteko gunea eskaintzea.
URRITIK EKAINERA
ASTELEHENETIK OSTEGUNERA
ARRATSALDEKO 16:45ETIK 17:55ERA
Lehen hezkuntzako umeentzat zuzenduta dago.
Jarleku kopurua mugatua da.
Bibliotekaren zaintza heldu batekin izango da.
Ez da izango etxerako lanekin laguntzarik.
Beti ere eskolako arautegia errespetatuz (ez jan, ez edan, ez molestatu, errespetua inguruan, ikaskideen artean eta helduarekiko, eta abar.).
Lana behin eginda umea irtengo da.
Zerbitzu hau eskaintzeko boluntarioak beharrezkoak dira. Kolaboratu nahi baduzu, egunak eta txandak koordinatzeko asmoz, harremanetan jarri Ana Barturen-ekin hurrengo telefonoan 609118917 irailaren 26, astelehena, baino lehen.