Hemen daukazue aurtengo aldizkaria
Kategoria: IKASTURTEAK
Zer da OOG, Ordezkaritza Organo Gorena, edo Eskola Kontseilua?
•Eskola komunitatea osatzen duten sektore ezberdinen ordezkaritza eta parte hartzerako organo gorena da.
•Espazio honetan familiek eta irakasleek hartzen dute parte eta ikastetxean eragina duten erabakiak hartzen dira.
Funtzioak:
•Ikastetxeko Heziketa Proiektua –Curriculum eta hizkuntza Proiektuak barne hartzen dituelarik–, Antolaketa eta Jarduera Araudia eta gestio ekonomikorako proiektua onartu.
•Ikastetxearen urteko plana onartu.
•Ikastetxearen urteko memoria onartu.
•Zuzendariaren aukeraketa batzordean parte hartu.
•Administrazio zein irakaskuntza arloetan ikastetxeko ekintzak orokorrean kudeatu.
Nortzuk osatzen dute?
•Lau urterako aukeratzen dira eskola-komunitatea osatzen duten estamentuetatik: irakasleak, gurasoak eta ikasleak. Bi urtean behin berritzen da eskola kontseiluaren osaketa, hau da, bi urtean behin hauteskundeak egiten dira eta estamentu bakoitzeko ordezkarien erdiak aldatzen dira.
•Gure eskolan, hauek dira partaideak: eskolako zuzendaria, ikasketa-burua, idazkaria, ikastetxeko 10 irakasle, administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkaria, ikastetxeko 15 guraso, udalaren ordezkari bat. Guztira 30 pertsonek osatzen dute Ordezkaritza Organo Gorena.
Noiz batzen da?
•Ohiko bilkuran edo ez- ohiko bilkuran elkartu daiteke. Ohiko bilkuran, ikasturtean gutxienez birritan elkartuko da derrigorrean. Halere, ikastetxean hartu beharreko hainbat erabakik Eskola Kontseiluaren akordioa eskatzen dutela kontuan hartuz, hiruhilean behin biltzea posiblea litzateke.
Gogoratu, hautagaien zerrenda bidaltzeko epea urriaren 27ik azaroaren 9ra dela.
Guzti honen inguruan edozein galdera edo zalantza baduzu harreanetan jarri honako posta elektronikoan:
zabalarra@gmail.com
zabalarralehendakari@gmail.com
Urriaren 9tik Azaroaren 9ra bekak egiteko epea ireki da.
Bekak on-line egin ditzakezue edota eskolako idazkaritzaren bitartez egin.
Ikasturte honetan hartu beharreko osasun babes neurriak kontuan harturik antolaketa berri bat egin dugu. Arretaz irakurri eta dagokizuen egunean bertaratu mesedez.
LEHENDIK BEKADUNAK IZAN DIREN IKASLEAK ETA IAZTIK ALDAKETARIK EZ BADAGO
Aldaketarik ez badago ez da agiri berririk aurkeztu behar. ETXERA BIDALITAKO INPRESOA ARRETAZ IRAKURRI!!!
Bi modu daude balidatzeko:
1.- Bekan bertan agertzen zaizuen helbide elektronikoan klik egin egiaztatze kodean.
2.- Eskolara ekarri egun honetan.
Urriak 14 asteazkena
9:30-10:30 15:15-16:15
Julene Azpeitia haurreskola aurrean /Frente a la escuela infantil Julene Azpeitia
LEHENDIK BEKADUNAK IZAN DIREN IKASLEAK ETA IAZTIK ALDAKETAREN BAT BADAGOEtxebizitza helbidean aldaketa, kontu korronte aldaketa aldaketaren bat badago bi modutara egin daiteke:
1.-On Line egin
2.- Inpresoan idatzi eta guk aldatuko dugu.
Ondorengo kasuren bat ematen bada dokumentazioaren fotokopia aurkeztu behar da:
- Banatutako bikoteen arteko hitzarmenak eta tutela/adopzioen kasuetan iaztik aldaketarik balego.
- Desgaitasun agiriak .
- EHtik kanpo egiten badira Errenta aitorpenak
- Laguntza sozialak jasotzen badira: dagokion erakundeak emandako ziurtagiria.
- Neba-arrebak gehitu badira, familia liburua ekarri behar da.
- Familia ugariaren txartela ala badagokio
- Ogasunean deklaratu gabeko diru-sarrerak dokumentuak aurkeztu behar dira.
- Diru-laguntza jasotzen duen pertsonak bere identifikazio dokumentuak aldaketarik izan badu, dokumentu horiek aurkeztu behar ditu.
Urriak 15 osteguna, Urriak 16 ostirala
Ordutegia:/Horario 9:30-10:30 15:15-16:15
Julene Azpeitia haurreskola aurrean
BEKA BERRIAK ESKATZEKO DOKUMENTAZIOA ENTREGATZEA
- LAGUNTZA SOZIALEN JASOTZAILEAK: Dagokion erakundeak emandako ziurtagiria
- SALBUETSITAKO DIRU-SARRERAK: Ezintasun iraunkor absolutuaren edo baliaezintasun handiko pentsioaren ziurtagiria, zurztasun-pentsioarena, kaleratzearengatiko kalte-ordainena eta abar.
- HIRI-ONDASUNEN KATASTROKO BALIOAK: Etxebizitza bat baino gehiago izanez gero, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kopia aurkeztu beharko da, bizikidetza-unitateko kideen jabetzako guztiena, hain zuzen.
- DIBORTZIO, BANAKETA, IZATEZKO BIKOTEKIDEEN BANAKETA EDO ANTZEKO EGOEREN KASUAN: Hitzarmen arautzaileak / Elkarbizitza-ziurtagiria / Pentsioen egiaztagiri eguneratuak eta, hala badagokio, aitaren edo amaren ezkontidearen edo bikotekidearen diru-sarrerak.
- AITONA-AMONAK: Elkarbizitza-ziurtagiria, udalak emandakoa.
- DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONAK Desgaitasun-gradua aitortzen dion egiaztagiria.
- FAMILIA-HARRERAN DIREN ADINGABEAK: Harrerari buruzko foru-agindua eta aldundiak erabakitako harrerako baldintzen fotokopia.
- ANAI-ARREBA UNIBERTSITARIOA: Matrikulatuta dagoela egiaztatu eta errentamendu-kontratua aurkeztu, hala dagokionean.
- BESTELAKO DOKUMENTUAk DIRU-SARRERAK ADIERAZTEKO : Bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrerak eta ekonomia-egoera adierazteko garrantzitsutzat jotzen dituen edozein agiri; hala nola, kaleratze-kitapenak, enplegu-erregulazioko espedienteak, behar bezala erregistratutako dohaintzak eta abar.
- ERRENTA-AITORPENA BESTE AUTONOMIA ERKIDEGOREN BATEAN AURKEZTURIKO AITORPENA
- ERRENTA-AITORPENA EGIN EZEAN: Kide konputagarri guztiek eskuratutako diru-sarreren egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko dira (gizarte-laguntzak jasotzeko dagokion erakundeak emandako ziurtagiria, salbuetsitako diru-sarrerak, zenbatekoa dela-eta aitortu gabeko diru-sarrerak, balio higigarrien errendimenduak; banku-gordailuak, kontu-korronteen interesak…). Era berean, profesionalek eta enpresaburuek aurkeztutako zatitutako ordainketengatiko aitorpenen fotokopiak ere aurkeztu beharko dira, baita artikulu honetako lehen zenbakian jasotako informazioa ere.
- Genero-indarkeria jasan duten bizikidetza-unitate batekoak badira ikasleak betekizun akademikoak bete barik ere eman egingo dira laguntzak. Egoera hori urruntzeko agindu judizialaren, kondena-epai judizialaren edo oinarrizko gizarte-zerbitzuen txostenaren bidez justifikatuko da.
Urriak 20 asteartea, Urriak 21 asteazkena, Urriak 22 osteguna
Bi modutara egin daiteke:
1.-On Line egin
2.- Eskolan: hitzordua eskatu idazkaritza@zabalarra.com helbidean.
Datorren irailaren 15a, asteartea sindikatu guztiek Hezkuntza itzulera segurua eta adostua greba deialdia deitu dute.
Deialdiari erantzunez, Zabalarra eskolako ondorengo profesionalek grebarekin bat egingo dute:
- irakasleak % 100ak
- hezitzaileak %66ak
Hau dela eta egun horretan ez da klaserik egongo.
Todos los sindicatos han convocado una jornada de huelga para un regreso seguro a las aulas el próximo martes, 15 de septiembre.
Los siguientes profesionales de Zabalarra eskola se suman a la huelga.
- %100 de profesoras y profesores
- %66 de educadoras
Por lo tanto, ese día no se impartirán clases.
Izena emateko epea ZABALIK dago, irailaren 14rarte, ostirala.
• Salbuespen egoera honetan, COVID 19, eskolako kirol jarduerak bertan behera geratzen dira, hori bai, gustatuko litzaiguke jakitea zenbat ume nahi duten hurrengo ikasturtean kirola egitea. Horrela, egoera hau aldatuz gero, dena antolatuta edukitzeko, talde kopuruak jakitea, entrenatzaile edo monitore kopurua jakiteko…
• Zenbait jarduera beste ikastetxe batzuekin batera burutzen dira, beste batzuk gutxieneko parte hartzaileak behar dituzte. Beraz oso garrantzitsua da izen ematearen erabakiak zer suposatzen duen jakitea
• Jarduera guztiak federatuak dira. Honek ezinbestekoa dela entrenatzera eta asteburuetan ospatzen diren txapelketetara joatearen konpromezua hartu behar dela esan nahi du.
• Jarduerek ekipamendua ezezik hileko kostua ere badute, jardueraren arabera.
• Familien inplikazioa beharrezkoa eta oso garrantzitsua da jarduerek garapen egokia izateko.
• Ordutegiak hauek izango dira:
FUTBOLA:
3.maila: Astelehena eta asteazkena.
4.maila: Asteartea eta osteguna.
5. mailatik aurrera: Asteartea eta osteguna (aldaketak egon ahal dira futbol 7 da eta Tabiran egiten da).
SASKIBALOIA:
Gurasoek aukeratuko dute.
MULTIKIROLA:
Astelehena eta asteazkena.
KARATE:
Asteartea eta osteguna.
ATLETISMOA:
Ibaizabal ordutegiaren arabera.
• Zalantzaren bat izanez gero kontaktuan jarri ahal zarete zabalarrakirola@gmail.com posta elektronikoan.
Inkesta hau betetzera gonbidatzen zaitugu:
Zabalarra eskolako kirol jarduerak / Actividades deportivas en Zabalarra
Ikasturte honi begira hainbat aldaketa egin beharko ditugu Zabalarra eskolaren egunerokoan Covid19ari aurre egiteko.
Irakurri arretaz, mesedez, guztioi dagokigun informazio garrantzitsua baita.
- Ikasleek ezin dute ikastetxera joan sukarra (>37ºC) badute. Horrek esan nahi du familiek eskolara iritsi aurretik tenperatura hartu behar dietela.
- Pertsona bakarra joango da ikastetxera ikaslearen lagun, eskola-egunaren hasieran edo amaieran, eta, ahal den neurrian, pertsona bera izango da beti.
- Garrantzitsua da, baita ere ,behin umeak hartuta, familiek eskolatik irtetea bai eguerdiz eta baita arratsaldez ere.
- Ikasle guztiek izan beharko dute beren maskara, eskola-egunean erabiltzeko higiene-baldintzak bermatuko dituena.
- Ikasle batek sintomak baditu eskolan, familiari jakinaraziko zaio eta COVID gelan itxarongo dio familiari; beraz, kontakturako beharrezkotzat jotzen diren telefono zenbakiak eman beharko dira (bat baino gehiago ematea gomendatzen da).
- Ikasleak sintomak baditu etxean, familiak tutorea jakinaren gainean edukiko du eta aldaketa esanguratsuak jakinaraziko dizkio.
- Familiak, ikasleak ikastetxetik kanpo egiten dituen eskolaz kanpoko jarduerei buruzko informazioa emango dio ikastetxeari, trazabilitate-arrazoiengatik eskatzen bazaio.
- Familiaren eta eskolaren arteko komunikazioa telefonoz eta eskolako emailaren bitartez izango da.
- Maila bakoitzak bere sarrera-irteerak izango ditu.Elkarguneetan irakasleak egongo dira eta ikasleei tenperatura hartu eta hidrogela banatuko die, Gurasoak umeak utzi eta hartzeko lekuak zehaztuta egongo dira eta, behin tutorearekin utzita, familiek eskola esparrua utzi beharko dute.
Ordutegi orokorra:
– Irailaren 7a aurkezpen eguna izango da eta ordutegia 11:00-13:00 izango dela gogoratzen dizuegu. Egun honetan hasiko da jantoki zerbizua.
– Irailaren 8,9,10 eta 11an goizeko ordutegia izango dugu: 09:00-13:00
– Irailaren 14tik aurrera ordutegia ohikoa izango da: 09:00-12:30 eta 15:00-16:30.
Ikasmaila bakoitzeko zehaztapenak:
HH:
HHko ikasle guztien sarrera-irteera lekua jantokiko atea izango da.
Talde bakoitzak bere elkargunea izango du txintxaunak dauden aterpean eta espazio hauek kartelekin zehaztuta egongo dira.
Oso garrantzitsua da zuen seme-alabei argi adieraztea elkargunean egon behar dutela irakaslearen zain eta beste taldeetako ikasleekin elkartzea saihestu behar dutela.
- ORDUTEGIA ETA SARRERA-IRTEERAK
GOIZEKO SARRERA | ELKARGUNEA | ||
Irailaren 7a | HH5 eta HH4 | 11:05 | ATERPEAN |
HH3 | 11:15 | ||
Ikasle berriak | 11:30 | SARRERA NAGUSIAN |
EGUERDIKO IRTEERA | ELKARGUNEA | ||
Irailaren 7a | HH5 HH4 eta HH3 | 13:05 | SASKI BALOI ZELAIAN |
GOIZEKO SARRERA | ELKARGUNEA | ||
Irailaren 8,9,10 eta 11a. | HH5 eta HH4 | 9:05 | ATERPEAN |
HH3 eta HH2 | 9:15 |
EGUERDIKO IRTEERA | ELKARGUNEA | ||
Irailaren 8,9,10 eta 11a. | HH5 HH4 eta HH3 | 13:05 | SASKI BALOI ZELAIAN |
GOIZEKO SARRERA | ELKARGUNEA | ||
Irailaren 14tik aurrera | HH5 eta HH4 | 9:05 | ATERPEAN |
HH3 eta HH2 | 9:15 |
EGUERDIKO IRTEERA | ELKARGUNEA | ||
Irailaren 14tik aurrera | HH5 HH4 HH3 eta HH2 | 12:35 | SASKI BALOI ZELAIAN |
ARRATSALDEKO SARRERA | ELKARGUNEA | ||
Irailaren 14tik aurrera | HH5 eta HH4 | 15:05 | ATERPEAN |
HH3 eta HH2 | 15:15 |
ARRATSALDEKO IRTEERA | ELKARGUNEA | ||
Irailaren 14tik aurrera | HH5 eta HH4 | 16:35 | ATERPEAN |
HH3 eta HH2 | 16:40 |
LH:
1., 2. eta 3. mailako ikasle guztien sarrera-irteera lekua sarrera nagusia, izango da kristalezko atea.
Maila bakoitzak bere elkargunea izango du saskibaloi zelaian eta espazio hauek kartelekin zehaztuta egongo dira.
4.,5. eta 6. mailako ikasle guztien sarrera-irteera lekua Haur eskola aurreko atea izango da.
Maila bakoitzak bere elkargunea izango du futbol zelaian eta espazio hauek kartelekin zehaztuta egongo dira.
Oso garrantzitsua da zuen seme-alabei argi adieraztea elkargunean egon behar dutela irakaslearen zain eta beste taldeetako ikasleekin elkartzea saihestu behar dutela.
- ORDUTEGIA ETA SARRERA-IRTEERAK
Irailaren 7a | GOIZEKO SARRERA | ELKARGUNEA | |
LH 6, 5,4 | 10:55 | FUTBOL ZELAIA | |
LH 3,2,1 | 11:00 | SASKIBALOI ZELAIA | |
Ikasle berriak | 11:30 | SARRERA NAGUSIAN |
Irailaren 7a | EGUERDIKO IRTEERA | ELKARGUNEA | |
LH 6, 5,4 | 12:55 | ESKOLA AURREKO ESPALOIRA | |
LH 3,2,1 | 13:00 | SASKIBALOI ZELAIRA |
Irailaren 8,9,10 eta 11a. | GOIZEKO SARRERA | ELKARGUNEA | |
LH 4, 5,6 | 8.55 | FUTBOL ZELAIA | |
LH 1,2,3 | 9:00 | SASKIBALOI ZELAIA |
Irailaren 8,9,10 eta 11a. | EGUERDIKO IRTEERA | ELKARGUNEA | |
LH 6, 5,4 | 12:55 | ESKOLA AURREKO ESPALOIRA | |
LH 3,2,1 | 13:00 | SASKIBALOI ZELAIRA |
Irailaren 14tik aurrera | GOIZEKO SARRERA | ELKARGUNEA | |
LH 6, 5,4 | 8:55 | FUTBOL ZELAIA | |
LH 3,2,1 | 9:00 | SASKIBALOI ZELAIA |
Irailaren 14tik aurrera | EGUERDIKO IRTEERA | ELKARGUNEA | |
LH 6, 5,4 | 12:25 | ESKOLA AURREKO ESPALOIRA | |
LH 3,2,1 | 12:30 | SASKIBALOI ZELAIRA |
Irailaren 14tik aurrera | ARRATSALDEKO SARRERA | ELKARGUNEA | |
LH 6, 5,4 | 14:55 | FUTBOL ZELAIA | |
LH 3,2,1 | 15:00 | SASKIBALOI ZELAIA |
Irailaren 14tik aurrera | ARRATSALDEKO IRTEERA | ELKARGUNEA | |
LH 6, 5,4 | 16:25 | FUTBOL ZELAIA | |
LH 3,2,1 | 16:30 | SASKIBALOI ZELAIA |
ZERBITZUAK:
- ZAINTZA ZERBITZUA
Covid-19ak eskatzen dituen segurtasun neurrian baitan bizikidetza taldeak osatuko ditugunez (talde burbuilak), zaintza zerbitzurik ez da eskainiko aurten.
- JANTOKIA
– Lehenengo astean (eskolak goizez direnean), eskolako jantokian bazkaltzen dutenek 12:30-15:00 bitartean bazkalduko dute eta ondoren, beraien zaintzaileekin, dagokien espaziora joango dira. Beti ere, taldea eta maila zainduz, beste mailekin kontaktua ekidinez.
HH | IRTEERA | ELKARGUNEA | |
HH5 eta HH4 | 15:05 | ATERPEAN | |
HH3 e | 15:10 |
Bazkaltzeko 3 txanda egongo dira:
1 Txanda | HH2-HH3-HH4-HH5urte | 12:30-13:15. |
2 Txanda | LH 1,2,3 mailak | 13:30-14:00 |
3 Txanda | LH 4.5.6 mailak | 14:15-14:45 |
Ikasle bakoitzak bere mailari dagokion lekuan bazkalduko du. Bazkaldu ostean, bere mailari dagokion espaziora joango da zaintzaileekin, eta bertan egongo da arratsaldeko klaseak hasi arte.
Adi! Eskolaz kanpoko bestelako jardueretara doanak bere mailari dagokion ordutegian bazkaldu beharko du.
- ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Hezkuntza departamenduaren jarraibideak iritsi arte ez dira antolatuko.
Hau da udalak eskolei zuzentzen dizkien jarduerak