Kategoria: ZERBITZUAK
2019-2020 ikasturterako jantoki zerbitzua antolatu ahal izateko eta zuei ume bakoitzak zein txandatan bazkalduko duen esateko, ohiko mahaikide kopurua jakin behar dugu ahal den arinen.
Beraz, eskertuko genizueke ondorengo datuak betetzea, eta maiatzaren 28rako orri hau tutoreari ematea:
* Ikaslearen izena eta abizena : …………………………………………………………..
* Aurtengo ikasketa maila: ……………………………………………………………….
* 2019-2020an egingo duen ikasketa maila : ……………………………………………
* Menu mota:
Oinarrizkoa ¨ Txerririk ez ¨ Obolaktobejetarianoa ¨ Obolaktobejetarianoa arrainarekin ¨
* Berezia (mediku agiriaz) EZ ¨ BAI ¨ Zein?……………………………….
*Iraileko ordutegi trinkoan geldituko da ( goizez bakarrik): BAI ¨ EZ ¨
* Nire umea ez da jantokian geldituko ¨
Helburuak: irakurtzeko, informazioa bilatzeko edo etxerako lanak egiteko gunea eskaintzea.
URRITIK EKAINERA ASTELEHENETIK OSTEGUNERA 16:45etik 17:45era
Lehen hezkuntzako umeentzat zuzenduta dago. Jarleku kopurua mugatua da.
Bibliotekaren zaintza heldu batekin izango da. Ez da izango etxerako lanekin laguntzarik.
Beti ere eskolako arautegia errespetatuz (ez jan ez edan, ez molestatu, errespetua inguruan, ikaskideen artean eta helduarekiko, eta abar). Lana behin eginda umea irtengo da.
Zerbitzu hau eskaintzeko boluntarioak beharrezkoak dira. Kolaboratu nahi baduzu, egunak eta txandak koordinatzeko asmoz, harremanetan jarri Iratxe Pérez-ekin hurrengo telefonoan 634573770 Urriaren 4, osteguna, baino lehen.
Aurten ere goiztiarren gela izango dugu 8etatik 9etara, bai egun guztietarako (45€/hilean) eta baita nohizbehinkarako ere (5 €/eguna).
Informazio guztia Eskolako zerbitzuen ataleko GOIZTIARREN ZAINTZA n daukazue
Edozein zalantza izanez gero, idatzi honako helbidera zabalarra@gmail.com
Datorren ikasturtean goizeko zaintza behar izanez gero, bertan daukazu izen emateko orria.
Zerbitzuaren zenbait datu:
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 08:00 -09:00
HILEROKO KUOTA: 45,00€ hilero edo 5,00€ egun solteak
EKINTZAREN IRAUPENA: Irailatik – Ekainara arte
ORDAINTZEKO EGUNA: Hile guztien 4an
2018-2019 ikasturterako jantoki zerbitzua antolatu ahal izateko eta zuei ume bakoitzak zein txandatan bazkalduko duen ahal den arinen esateko, ohiko mahaikide kopurua jakin behar dugu (astean 4 edo 5 egunetan eskolan bazkalduko dutenak eta monitore ratiorako eta jantokiaren dimentsionamendu guztirako kontatzen dutenak).
Beraz, eskertuko genizueke ondorengo datuak betetzea, eta maiatzaren 28rako orri hau tutoreari ematea:
* Ikaslearen izena eta abizena : …………………………………………………………..
* Aurtengo ikasketa maila: ……………………………………………………………….
* 2018-2019an egingo duen ikasketa maila : ……………………………………………
* Menu mota: Oinarrizkoa ¨ Txerririk ez ¨ Obolaktobejetarianoa ¨
* Berezia (mediku agiriaz) EZ ¨ BAI ¨ Zein?……………………………….
*Iraileko ordutegi trinkoan geldituko da ( goizez bakarrik): BAI ¨ EZ ¨
* Nire umea ez da jantokian geldituko ¨
Eskola garaian dauden haurren eta euren familien kezka nagusienetariko bat, irakurketa eta horren ulermena izan ohi dira. Nola hurbildu haurrak irakurketara modu atsegin eta gozagarri baten?
Gogoz eta disfrutatuz irakurtzean askoz errezagoa da irakurketaren onurak lortzea. Plazerak arreta sakona sortarazten du eta irakurtzen duguna gure baitan geratzen da adimena eta emozioa nahastuz.
Eskolan eta etxean haurrak gozatzea, ikastea eta mundura zabaltzeko prestatu nahi baditugu, arrera berezia eskeini behar diogu irakurketari, bai etxetik, bai eskolatik ere. Elkarlanean arituz gero, arrakastarako aukerak gehituko ditugu.
Horretarako, GALTZAGORRI Elkarteko Saroa Bikandi haur literaturaren bitartekariak maiatzaren 30ean, 17,00tik 18,30era, euskeraz eskeiniko duen solasaldira gonbidatzen zaituztegu.
Prezioa 2€-takoa izango da.
Gai nagusiak honako hauek izango dira:
*Euskarazko kalitatezko liburuak nola eskeini.
*Irakurketa bitartekari garenok, kasu honetan familiaren garrantzia.
Ume zaintza zerbitzua egongo da.
Zuen asistentzia konfirmatzea gustatuko litzaiguke, bidali mezu bate do Whatsapp-a Naza 639196192 edo Zuriñeri 645718843 datorren asteartea, maiatzak 29, baino lehen.
Maiatzak 28 eta 29an, arratsaldeko 16’30tik aurrera, guraso batzuk ipuina, istorioak… kontatzen egongo gara eskolako patioan. Parte hartzera gonbidatuta zaudete.
Animatu eta hurbildu zuen umeekin! Ziur denok gozatuko dugula!
Maiatzean zehar gurasook Zabalarrako jantokian gure seme alaben menua dastatzeko aukera izango dugu.
Ekimen hau Berton Bertoko dinamikatik datorkigu, jantokiko langileen eta IGE-ren parte hartzearekin, gurasoak jakin dezagun zuzenki nolakoak diren gure txikien jatorduak.
Honetan parte hartzen duzuenok, jantokian bertan bazkalduko duzue, eta menuaren kostua IGE-k bere gain hartuko du.
Parte hartzeko zera eskatzen da:
- Astebete lehenago parte hartze eskaria egitea eta eskolara ekartzea.
- Asteko edozein egunetan joateko aukera dago, baina ordutegi bakarrean, eguerdiko 13:30etan.
- Bazkalostean, inkesta labur bat burutzea.
* Eskari bakoitza, telefonoz baieztatuko dizuegu.
MENU-BALEA |
1.Bazkaltiarra Izen-abizenak |
2 Bazkaltiarra Izen-abizenak |
Telefonoa |
Bazkaltzeko eguna |