Eskola-jangelak hobetzea gure helburu nagusien artean egon da beti. Horregatik BIGEk inkesta hau aurkezten digute .

Gure iritzia ezagutu nahi dute gure seme-alaben elikadura eta osasuna hobetzeko. Baina ez hori bakarrik, eskola-jangelaren ereduak gure inguruan, eskolan eta familian duen eraginaren jakitun gara eta erantzunkide izan nahi dugu.

5 minutu baino ez dira. Lagundu gaitzazu eskola-jangelak hobetzen! Lagundu gaitzazu etorkizuneko Euskal Eskola Publikoa eraikitzen!

INKESTA BETE

Partekatu

Datorren urriaren 9tik aurrera eskolako Biblioteka zabalduko da berriro ere ekainara arte ASTELEHENETIK OSTEGUNERA   16:45ETIK  17:55ERA

Helburuak: irakurtzeko, informazioa bilatzeko edo etxerako lanak egiteko gunea eskaintzea.  

           Lehen hezkuntzako umeentzat zuzenduta dago. Jarleku kopurua mugatua da.

          Bibliotekaren zaintza heldu batekin izango da. Ez da izango etxerako lanekin laguntzarik.

          Beti ere eskolako arautegia errespetatuz (ez jan ez edan, ez molestatu, errespetua inguruan, ikaskideen artean eta helduarekiko, eta abar). Lana behin eginda umea irtengo da.

   Zerbitzu hau eskaintzeko boluntarioak beharrezkoak dira. Kolaboratu nahi baduzu, egunak eta txandak koordinatzeko asmoz, harremanetan jarri Iratxe Pérez-ekin hurrengo telefonoan 634573770

 

Partekatu

Guraso Elkarteak “Goiztiarren zaintza” jarri du martxan: goizeko 8etatik 9ak bitartean umeentzako arreta eta zaintza zerbitzua da.

Egutegia: Eskolako egutegia

Ordutegia: Goizeko 8:00etatik 9:00etara (8:30ean sartzeko aukera)

Tokia: Eskolako psikomotrizitate gela

Monitoreak: Berbaro Elkartea

Prezioa (ohiko asistentzia): Ume kopuruaren arabera (+-40€ hilean 16-17 ikasturtean)

Zerbitzua noizbehinka erabiltzeko aukera, baldin eta monitore bakoitzeko gehienezko ume kopurua gainditzen ez bada (7€ eguneko)

Interesatuta edo informazio gehiago nahi izanez gero bete itzazu ondorengo datuak eta tutoreari emaiozu :

Umearen izena eta abizena: ____________________________________________
Umearen jaiotze eguna: ________________________________________________
Ohikoa edo noizbehinekoa: _____________________________________________
Tfnoa: ________________________________________________________________
E-maila: ______________________________________________________________

Partekatu