2018-2019 ikasturterako jantoki zerbitzua antolatu ahal izateko eta zuei ume bakoitzak zein txandatan bazkalduko duen ahal den arinen esateko, ohiko mahaikide kopurua jakin behar dugu (astean 4 edo 5 egunetan eskolan bazkalduko dutenak eta monitore ratiorako eta jantokiaren dimentsionamendu guztirako kontatzen dutenak).

Beraz, eskertuko genizueke ondorengo datuak betetzea, eta maiatzaren 28rako orri hau  tutoreari ematea:

* Ikaslearen izena eta abizena : …………………………………………………………..

* Aurtengo ikasketa maila: ……………………………………………………………….

* 2018-2019an  egingo duen ikasketa maila : ……………………………………………

* Menu mota: Oinarrizkoa ¨           Txerririk ez ¨            Obolaktobejetarianoa ¨

* Berezia (mediku agiriaz)                 EZ ¨              BAI ¨            Zein?……………………………….

*Iraileko ordutegi trinkoan geldituko da ( goizez bakarrik):    BAI ¨         EZ ¨

* Nire umea ez da jantokian geldituko  ¨

BETZEKO DOKUMENTUA

Partekatu

Maiatzean zehar gurasook Zabalarrako jantokian gure seme alaben menua dastatzeko aukera izango dugu.

Ekimen hau Berton Bertoko dinamikatik datorkigu, jantokiko langileen eta IGE-ren parte hartzearekin, gurasoak jakin dezagun zuzenki nolakoak diren gure txikien jatorduak.

Honetan parte hartzen duzuenok, jantokian bertan bazkalduko duzue, eta menuaren kostua IGE-k bere gain hartuko du.

Parte hartzeko zera eskatzen da:

  1. Astebete lehenago parte hartze eskaria egitea eta eskolara ekartzea.
  1. Asteko edozein egunetan joateko aukera dago, baina         ordutegi bakarrean, eguerdiko 13:30etan.
  2. Bazkalostean, inkesta labur bat burutzea.

* Eskari bakoitza, telefonoz baieztatuko dizuegu.

MENU-BALEA
1.Bazkaltiarra Izen-abizenak
2 Bazkaltiarra Izen-abizenak
Telefonoa
Bazkaltzeko eguna
Partekatu

Eskola-jangelak hobetzea gure helburu nagusien artean egon da beti. Horregatik BIGEk inkesta hau aurkezten digute .

Gure iritzia ezagutu nahi dute gure seme-alaben elikadura eta osasuna hobetzeko. Baina ez hori bakarrik, eskola-jangelaren ereduak gure inguruan, eskolan eta familian duen eraginaren jakitun gara eta erantzunkide izan nahi dugu.

5 minutu baino ez dira. Lagundu gaitzazu eskola-jangelak hobetzen! Lagundu gaitzazu etorkizuneko Euskal Eskola Publikoa eraikitzen!

INKESTA BETE

Partekatu

Datorren ikasturterako jantokiko txandak hurrengoak izango dira:

1.Txanda, 12,30etan: – Haur Hezkuntzako jantokietan 2,3,4 eta 5 urtekoak

-Lehen hezkuntzako jantokian 1.,4. eta 6. mailakoak2

2.Txanda, 13,30etan: – Lehen hezkuntzako jantokian 2.,3. eta 5. mailakoak

Partekatu