Aurtengo ikasturtean, maiatzaren 21ean, kulturartekotasunaren eguna ospatuko dugu eskolan. Gure eskola komunitatean hainbat familia daude jatorri ezberdinetakoak eta guztiak izango dute euren kulturako espresio ezberdinak (kantak, jolasak, olerkiak, dantzak, ipuinak…).

Komunitateko partaide diren heinean,  aipatutako espresio horiek komunitatean partekatzea nahi izango genuke.

Ama, aita, amama, aitita….animatuko zinateke eskolara etorri eta ikasleei zurea den kanta, jolasa, olerkia, dantza, ipuina,… kantatzera, kontatzera…?

Horrela bada, jarri zaitez gurekin harremanetan zure seme edo alabari ondoko orritxoa beteta emanez tutoreari emateko.

Ikaslearen izena—————————————————————

Maila——————————————————————————–

Kontakturako telefonoa—————————————————-

 

ANIMA ZAITEZTE!!!!!

 

ELKARBIZITZA/HEZKIDETZA BATZORDEA

 

Partekatu

Martxoak 8ko Emakumearen Eguna dela eta Guraso Elkartetik “Zuen Bizitza.Gure Historia” proiektua jarri genuen martxan gure seme-alabek, amamen bizipenen bitartez, gure familien emakumeak zelan bizi izan diren ezagutu ditzaten.

Hau lortzeko eskola komunitatearen parte-hartzea izan genuen, eta bereziki amama zoragarri batzuen parte-hartzea, euren bizipenak eta lekukotasuna utzi digutenak. Horrela, haien bizitzaren zatitxo bat jaso dugu hurrengo bideoan.

Eskerrik asko guztioi!!

Partekatu

IGEtik, Martxoaren 8ko eguna dela eta, bideo-dokumental bat egiteko asmoa dugu.  Bertan Eskolako amama direnek, biloben adina zutenean, bizitza nolakoa zen kontatzea nahi dugu eta ordutik emakumearen mundua nola aldatu den ezagutu.

Historia honetan parte hartu nahi duen amama bazara, jarri kontaktuan Rebecarekin (696141373) Whatsapp edo sms bidez edo idatzi zabalarra@gmail.com posta elektronikora otsailaren 6a baino lehen.

ANIMATU ZAITEZTE PARTE HARTZERA!!

Partekatu

Urtero bezala, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Azaroaren 25ean, eskolako estamentu guztien partaidetza bultzatu nahi dugu egun horretarako aldarrikapenean.

Aurten “JANTZI BETAURREKO MOREAK” lelopean giza-kate bat antolatzeko asmoa dugu.

Hau dala eta gure etxeetan kartulina bat jaso dugu betaurrekoak egiteko eta horrelan datorren azaroaren 24an giza-kate horretan parte hartzeko.

ANIMATU PARTE HARTZERA!!

Partekatu