Kategoria: IGE
Izena emateko epea ZABALIK dago, irailaren 14rarte, ostirala.
• Salbuespen egoera honetan, COVID 19, eskolako kirol jarduerak bertan behera geratzen dira, hori bai, gustatuko litzaiguke jakitea zenbat ume nahi duten hurrengo ikasturtean kirola egitea. Horrela, egoera hau aldatuz gero, dena antolatuta edukitzeko, talde kopuruak jakitea, entrenatzaile edo monitore kopurua jakiteko…
• Zenbait jarduera beste ikastetxe batzuekin batera burutzen dira, beste batzuk gutxieneko parte hartzaileak behar dituzte. Beraz oso garrantzitsua da izen ematearen erabakiak zer suposatzen duen jakitea
• Jarduera guztiak federatuak dira. Honek ezinbestekoa dela entrenatzera eta asteburuetan ospatzen diren txapelketetara joatearen konpromezua hartu behar dela esan nahi du.
• Jarduerek ekipamendua ezezik hileko kostua ere badute, jardueraren arabera.
• Familien inplikazioa beharrezkoa eta oso garrantzitsua da jarduerek garapen egokia izateko.
• Ordutegiak hauek izango dira:
FUTBOLA:
3.maila: Astelehena eta asteazkena.
4.maila: Asteartea eta osteguna.
5. mailatik aurrera: Asteartea eta osteguna (aldaketak egon ahal dira futbol 7 da eta Tabiran egiten da).
SASKIBALOIA:
Gurasoek aukeratuko dute.
MULTIKIROLA:
Astelehena eta asteazkena.
KARATE:
Asteartea eta osteguna.
ATLETISMOA:
Ibaizabal ordutegiaren arabera.
• Zalantzaren bat izanez gero kontaktuan jarri ahal zarete zabalarrakirola@gmail.com posta elektronikoan.
Inkesta hau betetzera gonbidatzen zaitugu:
Zabalarra eskolako kirol jarduerak / Actividades deportivas en Zabalarra
IGEko finantzen batzordeak adierazi duenez eskolaz kanpoko eta kirol ekintzen apirileko eta maiatzeko dirua noiz eta nola itzuliko den noiz jakinarazi nahi dute, aurreko ohar batean adierazi zuen bezala.
Datorren irailean, adierazi duten bezala, ikasturtea hasi bezain pronto, eta COVID 19arekin eragozpenik ez badago, formulario bat bidaliko da familietara. Bertan familia bakoitzak eskatuko du diruaren itzultzea. Beste batzuen artean datuen babesaren lege organikoarekin arazorik ez edukitzeko modu onena dela uste dute. Formularioan ikaslearen izena ekintza, hilabeteak, telefonoa, kontakturako persona eta bankuko kontu korronte zenbakia ipini beharko da eta konprobatu ostean, diru- itzultzea egingo da.
Era honetara egitea gauzak asko erraztueta arazo asko ekidituko baitira.
ZABALARRA ESKOLAKO IGEKO FINANTZA BATZORDEA
Gauden egoeran, umeen irteerei buruz dagoen ez jakintasuna kontutan eukinda eta osasun eta segurtasun aldetik neurriak aurrera eramateko ezintasuna ikusirik, Zabalarrako IGEk aurtengo udalekuak ez egitea erabaki dau.
Dudaren bat euki ezkero, jarri kontaktuan email hontan zabalarra@gmail.com
IGEko Batzordetik, lehenik eta behin, egoera berri honetan denok ondo egotea opa dizuegu.
Bestalde, Apirilak 24an batzar birtual bat izan genuen eskolaz kanpoko ekintzei, kirolei eta azken hiruhileko kuotari buruz hitz egiteko. Idazki honen bidez, bertan hartutako neurri eta erabakien berri eman nahi dizuegu:
- Eskolaz kanpoko klaseak eta kirolak etenda daude martxoaren 12tik, Robotika izan ezik, on-line ematen ari baitira.
- Eskolaz kanpoko klaseen eta kirolen apirileko eta maiatzeko kuotak osorik itzuliko zaizkie familiei. Ordainketei buruzko informazio guztia bilduko dugu ordainketak itzultzeko.
- Martxoaren bigarren hamabostaldiari dagokion zenbatekoa ez da itzuliko. hileko kostu finkoak estaltzeko beharra daukagulako (adibidez, begiraleen nomina ordaintzen duen aholkularitza).
- Sasoi honetan familia guztiei pasatzen zaien IGEari dagokion kuota ez da pasatuko, eta hurrengo ikasturtean kopuru hori egokitu egingo da, une horretako egoeraren arabera.
- Gaur egun ez dago hurrengo ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzen eta kirolen plangintzarik. Hori guztia sortutako egoera berriaren eta Hezkuntza Sailak hartzen dituen neurrien araberakoa izango da. Berriak izan bezain laster, informazioa luzatuko dizuegu.
Amaitzeko, edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan: extraescolareszabalarra@gmail.com (eskolaz kanpoko gaietarako) eta zabalarrakirola@gmail.com (kirolekin zerikusia duten gaietarako).
Onena opa dizuegu eta laster elkar ikustea espero dugu
Laster “Zuhaitzaren eguna” ospatuko da.
Momentu ezin hobea iruditzen zaigu gure seme alabak zuhaitz eta basoak babestearen garrantziaz ohartzeko.
Hori dela eta, IGE-k Martxoaren 15an goizez, txango bat antolatu du. Eskolatik irten eta San Andreseko merenderora igoko gara. Han, guztion artean, hainbat zuhaitz landatuko ditugu.
Dohaineko ekintza honetan parte hartzeko Martxoaren 11an, asteazkena (16:45-17:15), IGE-ren gelan izena eman beharko duzue.
Guraso talde batek ekimen berri bat aurrera eraman nahi du.
Gure asmoa, hilero gurasoren bat ipuin kontalari bihurtzea izango litzateke. Horrela, umeek arratsaldeko 16:30etik aurrera egun batzuetan haur literaturaz eta euskaraz gozatzeko aukera izango dute. Ekimen honetan parte hartu nahi
dutenak mesedez bidali email bat zabalarra@gmail.com era.
ANIMA ZAITEZTE ZUEN IPUIN KUTTUNENAK ELKARBANATZERA!!
IGEko Euskara batzordea
Guraso Elkarteak Urtarrilaren 26an, Igandean, Bilboko Itsas Museora irteera antolatu du.
Bertan, 4-10 urteko umeek 2 orduko bisita eta tailerra burutzeko aukera izango dute (11:00-13:00).
50 umerentzat lekua dago, eta hauek izena ematen den ordena jarraituz beteko dira. Prezioa 3,50 euro umeko.
Interesatuta dauden helduek, 3 euro ordainduta, museoa modu librean bisitatu dezakete.
Urtarrilaren 10an, ostiralean, izena eman eta ordainduko da, IGE-ren gelan, 16:45etik 17:15era.
Beharrizan bereziak dituen norbaitek izena eman nahi badu, mesedez zabalarra@gmail.com helbidera email bat bidali eta beharrezkoak diren egokitzapenak egiten saiatuko gara.
ANIMA ZAITEZTE!!!! ITSASOARI BURUZ ASKO IKASIKO DUGU!!!!!
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Hau dela eta, egun hau aldarrikatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu dira Zabalarran
Alde batetik, eskolako ume guztien 16:00etan dantzaldia egongo da egun horretan bertan
Bestetik, Guraso elkartearen Euskara Batzordeak eta 6. mailako familiek egitarau berezi bat antolatu dute Euskararen eguna ospatzeko, familia guztiarentzako arratsalde dibertigarria antolatu du.
16:45 Kalejira patiotik, dantzaldia eta sorpresa
Jantziak: goiko partean zuria, bakeroak beheko partean, espata eta txapela
17:00 Txokolatada etxeko pastelekin
6. mailako ikasketa bidaiarekin laguntzeko
Eta abenduaren 5ean “Gaztañarre” ospatuko dugu. Urtero bezala 16:30etik aurrera gaztainak dastatzeko aukera izango duzue.
ZABALARRA ESKOLA PUBLIKOA EUSKERAREKIN BAT!!
ANIMA ZAITEZTE!