Bizkaiko Futbol Federakundeak Durangoko ikastetxe, Ezkurdi Kirol Taldea eta inguruko besteekin batera, nesken futbol topaketak antolatu nahi ditugu, abenduaren hasieratik ekainerarte.

Lehen aipatzen genuen bezala, jakin badakigu neska askok ez daukatela futbola ezagutzeko aukera arrazoi desberdinengatik, ez dutela futbolarekin harremanik, haien artean, ez daukatelako futbolean aritzeko aukerarik, futbol zelaien erabilgarritasunagatik, eta abar…

Hori dela eta, 8 eta 14 urte bitarteko neskek, futbola ezagutu eta trebetasuna lantzeko aukera izango duten topaketak eskaini nahi ditugu.
Prestakuntza langile adituek zuzenduta izango da eta fundamentu teknikoak eta jokoaren trebetasuna landuko dituzte parte hartzaile bakoitzaren mailaren arabera.

Saioak, ostegun edo ostiraletan,17:00etatik 18:00etara izango dira, inskripzio mailaren arabera eta zelaiaren erabilgarritasunaren arabera eta , San Jose Jesuitak Ikastetxean burutuko dira.

Zuen ikastetxeetan inskribatzera animatzen zaituztegu futbola ezagutu eta trebetasuna hobetzeko.

Jardunaldi hauek guztiz dohain direla jakinarazten dugu.

Inskribatzeko behar diren datuak honako hauek dira:

Izena:
Abizenak:
Jaiotze Data:
Kontaktu Telefonoa:
Ikastetxea:

ANIMATU, ZUEN ZAIN GAUDE!

Partekatu

GURASOEN ASANBLADA AZAROAK 20, ASTEAZKENA
Arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara
Eskolako liburutegian
Umezaintza zerbitzua egongo da

GAI ORDENA

Aurreko aktaren onarpena
– Pasa den ikasturteak utzitako ekonomia egoera
– Ikasturteko Urteko Plana
– Batzordeen aldaketa
– Iradokizunak, kontsultak, proposamenak…(zabalarra@gmail.com posta elektronikora bidaliz gero asanbladan irakurriko dira )

BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU.
OSO GARRANTZITSUA DA. FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE APROPOSENA DA.

————————————————————————————

Bilera hau hobeto antolatzeko datu hauek beharko genituzke asteartea baino lehen:
Umezaintza behar dugu ___ urteko ___ umeentzako.

Partekatu

Guraso Elkarteak abenduaren 1an, Igandean, Olentzeroren etxera (Izenaduba, Mungia) irteera antolatu du.

Bisita gidatuak 09:45 eta 10:15ean izango dira eta gutxi gora behera, bi orduko iraupena izango dute. Autobusa 8:45ean irtengo da Kurutziaga Ikastola aurreko geldiunetik.
60 eserleku daude, eta hauek izena ematen den ordena jarraituz beteko dira.

Azaroaren 20an, asteazkenean, izena eman eta ordainduko da, IGE-ren gelan, 16:45etik 17:15era. 10€ pertsonako (sarrera+busa).
Bi urte baino gutxiagoko umeek ez dute sarrerarik ordaintzen, autobusa soilik (3€).

Beharrizan bereziak dituen norbaitek izena eman nahi badu, mesedez zabalarra@gmail.com helbidera email bat bidali eta beharrezkoak diren egokitzapenak egiten saiatuko gara.

Partekatu

EKAINAREN 5ean, ASTEAZKENA

Arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara

Eskolako liburutegian
Umezaintza zerbitzua egongo da

 

GAI ORDENA

 

  • Aurreko aktaren onarpena  URRIKO ASANBLADAREN AKTA [PDF]
  • Iragandako ikasturteko kontularitza- itxiera eta datorren ikasturteko kuotak
  • Ikasturteko Urteko Plana
  • Batzordeen aldaketa
  • Iradokizunak, kontsultak, proposamenak…(zabalarra@gmail.com posta elektronikora bidaliz gero asanbladan irakurriko dira )

 

BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN  ZAITUZTEGU.

OSO GARRANTZITSUA DA. FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE  APROPOSENA DA.

 

————————————————————————————

 

Bilera hau hobeto antolatzeko datu hauek beharko genituzke Ekainaren 4an, asteartea, baino lehen:

Umezaintza behar dugu ___ urteko ___ umeentzako.

 

Partekatu

Zabalarrako IGEak antolatzen dituen udalekuetara apuntatzeko azkeneko eguna maiatzaren 18a dela gogoratzen dizuegu.

2 eta 3 urteko gelako haurrak eguerdiko ordu batetan irtetzeko aukera izango dute.

Edozein duda edo galdera edukiz gero idatzi zabalarra@gmail.com posta elektroniko helbidera edo Rebeca (696141373) edo Itsaso (606785067).

Partekatu

Izena emateko epea ZABALIK dago, maiatzaren 17arte, ostirala. Jarri ezazu X bat aukeratutako jardueran

Multikirola
6 eta 7 urtekoak, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoak Astean birritan
Karate
5 urtetik gorakoak. 2014 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak . Astean birritan
Futbola
8 urtetik gorakoak 2011 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean birritan
Saskibaloia
8 urtetik gorakoak 2011 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean birritan
Atletismo
8 urtetik gorakoak 2011 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean birritan
Herri Kirolak
6 urtetik gorakoak 2013 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak Astean behin

Umearen izen-abizenak ……………………………………………………………………………………
Jaioteguna……………………………………………………………………………………………………………
Posta elektronikoa (guraso edo tutoreena)…………………………………………………..
Telefonoa……………………………………………………………………………………………………………..
Guraso edo tutorearen sinadura……………………………………………………………………..

ZABALARRA ESKOLAKO KIROL JARDUERAK 2019 – 2020an

  • Zenbait jarduera beste ikastetxe batzuekin batera burutzen dira, beste batzuk gutxieneko parte hartzaileak behar dituzte. Beraz oso garrantzitsua da izen ematearen erabakiak zer suposatzen duen jakitea
  • Jarduera guztiak federatuak dira. Honek ezinbestekoa dela entrenatzera eta asteburuetan ospatzen diren txapelketetara joatearen konpromezua hartu behar dela esan nahi du.
  • Jarduerek ekipamendua ezezik hileko kostua ere badute, jardueraren arabera.
  • Familien inplikazioa beharrezkoa eta oso garrantzitsua da jarduerek garapen egokia izateko
  • Batzar bat egingo da egunak, orduak, taldeak eta abar zehazteko. Horretarako garrantzitsua da emaila emotea, eduki izanez gero, zuekin errazago kontaktuan jartzeko.
  • Zalantzaren bat izanez gero pertsona hauekin jarri ahal zarete kontaktuan: Ane (649219670), Egoitz (653016498) edo Amaiarekin (629231431) edo zabalarrakirola@gmail.com posta elektronikoa

ESKOLA KIROLA 2019 [PDF]

Partekatu

“Bizitzak, musika gabe, ez dauka zentzurik” (Friedrich Nietzsche)

Musikak zentzumen- sisteman, kognitiboan eta sistema motorean  eragin onuragarriak izateaz aparte sormena, pentsamentua, lengoaia, ikaskuntza eta memoria estimulatzen ditu.

Rebeca Díaz musikoterapeutak, eta gainera Eskolako amatxo denak, datorren asteazkenean, martxoaren 27an, 17etatik 19etara musikaterapia tailer bat emango du Eskolako Musika- gelan

Tailerraren prezioa 3€koa izango da, 12 partaidetza mugatuarekin

Apuntatu nahi baduzu jar zaitez kontaktuan WhatsApp o sms bidez Rebecarekin 696141373 telefono zenbakian. Umezaintza zerbitzua egongo da

ZATOZ ETA SENTITU!

Partekatu

Gure herria ondo ezagutzen al dugu?

IGE-k Martxoaren 31rako, familian egiteko jolas
bat antolatu du. Goizean zehar, Durangotik ibiliko gara pistak topatzen altxorra lortu
arte.
– Izena emateko, informatzeko eguna: Martxoaren 253ean, IGE-ren gelan (16:45-
17:15).
– Nori zuzendua?: Eskolako ume eta guraso guztiei.

Ibilbide laburra: Haur Hezkuntzako umeentzat eta beraien gurasoentzat.
Ibilbide luzea: Lehen Hezkuntzako umeentzat eta beraien gurasoentzat.
– Prezioa: 2 euro/ ume bakoitzeko.
Jolasaren hasiera ordua, izen ematen duten umeen kopuruaren arabera erabakiko
dugu. Ondoren jakinaraziko dizuegu.

ANIMA ZAITEZTE DURANGO HOBETO EZAGUTZERA ETA SORPRESAZ
BETERIKO GOIZA, ONDO PASATZERA GUREKIN!!!!!

Partekatu

Teknologia berri eta komunikazio bide berrien hazkuntzak dudak sortzen ditu familia barnean:

– Zein da teknologien erabilera seguru, osansungarri eta arduratsua?

– Genero- ziberindarkeria edo eskola- ziberjasarpenaren kasua antzematerik badugu?

Basque Cybersecurity Centre- etik Leire Lasuenek, haur eta lehen hekuntza magjisteritzan diplomatua denak eta PantallasAmigas erakundearen sortzaileak, formakuntzarako eta sentsibilizaziorako tailer bat eskeiniko digu, zeinetan ziberjasarpen eta genero- ziberindarkeriak, gehiegizko erabilera, online bidezko erosketak eta kontsumoa, zorizko joko eta online bidezko apostuak bezalako gaiak jorratuko dituen eta erabilera seguru bati eta gurasoen bitartekaritzaren inguruan aholku batzuk emango dizkigu.

Tailerra datorren asteazkenean izango da, otsailaren 20an, 17:00etatik 19:00etara Eskolako liburutegian.

Umezaintza zerbitzua edukiko dugu

Anima zaitezte zalantzak argitzera

Hitzaldira joango naiz
_____________________________________________________________________
Eta umezaintza zerbitzua beharko dut_______________________ urteko umeentzako

Partekatu