Azaroak 21:

Zabalarra Eskolan: Saski baloia: 09,30etan  Tabirako Zabalarra 04/05 -BSK Basauri 04/05

Futbol 5: 13,00etan Tabirako 05-Traña Matiena Herri Eskola 5.

Kanpoan: Saski baloia:9,30etan Tabirako Kurutziaga ikastola 06A-06B- Tabirako Zabalarra 06/07

Futbol 5:10,00etan San Antonio Santa Rita A 06 -Zabalarra 06

Futbol 7: 09,00etan Landako 2004-Zabalarra 04

Partekatu

Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak, Durangon 2015-2016 ikasturtean ospatuko den Herri Kiroletako txapelketako topaketetako batera gonbidatzen gaituzte.

Topaketa honetan taldeka parte hartuko da, eta “umetxo” (LH3-LH4) eta “ume” kategoriei (LH5-LH6) bideratuta dago.

Hona  hemen topaketa hau ospatuko den behin-behineko tokia eta data:

  • 2016ko urtarrilaren 31n, Landako Gunean.

Igande goizez izango da, eskola kiroleko beste ekintza batzuetarako oztopo izan ez dadin

  • Parte hartu nahi izanez gero, bete egizuz datu hauek eta emaiozu orria zure irakasleari.

Izen-abizenak ……………………………………………………………………

Maila ………………………. Jaiotze-data ……………

Telefonoa ………………….

Egoitzako udalerria …………………………………………..

Durango topaketa baterako oharra [PDF]

Partekatu

Atzoko familien asanbladan proposatu zen bezala hemendik aurrera Zabalarrako kirol taldeen partideei buruzko informazioa emango dugu eta horrela nahi dabena gure taldeak animatzera hurbildu ahal da .

Asteburuko egutegia hau da:

Zabalarra Eskola: Azaroak 14, larunbata,  09,30etan  Tabirako Zabalarra 04/05 -Eguzkibegi Ibaizabal 04/05
11,30etan Tabirako Zabalarra 06/07 -Berrioiz 06A-05B  (3×3 modalidadean)
Landako eskola: Azaroak 14, larunbata Futbol 5 lagunarteko partida 10,00etan eta 11,00etan Landako-Zabalarra 06 (ume asko daudenez partida bi egongo dira)

Partekatu

Ikasturte honetan zehar 5 mendi irteera egingo dira Bizkaiko Mendizale Federazioarekin mendiko begirale espezializatuekin.

Jarduera hau LHko 3. eta 6. maila bitarteko umeei zuzenduta dago. Autobusean joaten da eta gure eskolako umeak jasotzeko gutxiengo kopurua 8 umekoa da. 5 umeko heldu bat joatea beharrezkoa da.

KUOTA : 2,50 euro pertsona eta irteera bakoitzak.

IZEN EMATEA: irteeraren aurreko asteartean azken eguna. Baina interesa duzuenok umearen datuak IZEN-ABIZENAK, JAIOTZE DATA ETA HELBIDEA emailez zabalarrakirola@gmail.com bialdu orain, informazio gehiago helduaraziko zaizue eta gero irteera baino lehen gogoratuko zaizue berriro. Dena emailez egingo da eta orain datuak bialtzen dituenei bakarrik. Orain izena emateak ez du inolako konpromisorik edukiko.

Baina koordinazio lanetarako arduradun bat beharko da. Interesatuz gero bialdu harremanetarako datuak zabalarrakirola@gmail.com era.

EGUTEGIA ETA MENDIAK

2015/11/15 – Ermua (291 m.) – Gorliz

2015/12/20 – Arburu (554 m.) – Muxika

2016/02/07 – Otoio (396 m.) – Lekeitio

2016/04/10 – Larragorri (751 m.) – Orozko

2016/05/08 – Txarlazo (933 m.) – Orduña

Partekatu