0_8349_1_bis

Florschütz & Döhnert (Alemania). Txiki txikia festibala

Umetxoentzako antzerkia “Txiki txikia festibala”

2 PASE: 16:30etan eta 18:30etan azaroaren 21an

(4 €. Umetxoak bakarrik ordaintzen du. Berarekin datorren heldua doan. Oharra: gonbidapena eskatu beharko da txarteldegian afororik ez gainditzeko)

RAWNS

Florschütz & Döhnert (Alemania)

Jaustea erraza da, hegan egitea zaila. Baina,¿ etxe batek, aulki batek edo pertsona batek hegan egin dezakete? Rawums bidaia bat da grabitatearen herrialde harrigarrian zehar, non artistak erori eta hegan egitearekin jolasten diren, arina eta astuna antzerki fisikoaren joera poetikoeneraino eramanez. Zergatik jausten dira lumak goxo-goxo hareaz betetako zakuak danba jausten diren bitartean? Rawums-en ikusiko dugu nola zerua eta lurraren artean dagoen munduan den-dena posible den, baita hegan egitea ere!

“Txiki, txiki, txikia” Katalunian dagoeneko 11 urteko ibilbidea duen “El Més Petit de Tots” festibalaren senidetxo euskalduna da. Hura bezala hasi eta sendotzeko gogoz jaio zen, hala urte beteko ibilbidean koskortzen joan da, dagoeneko 8 herritara zabalduz. Aprobetxatu ezazue emanaldi ezberdinak herriz herri ikusteko eskaintzen dizuen aukera paregabea!

Zuzendaritza artisitikoa: Werner Hennrich
Antzezleak: Michael Döhnert y Melanie Florschütz
Koprodukzioa: Theater o.N./Zinnober y SCHAUBUDE Berlín

 

 

 

Partekatu

Azaroak 21:

Zabalarra Eskolan: Saski baloia: 09,30etan  Tabirako Zabalarra 04/05 -BSK Basauri 04/05

Futbol 5: 13,00etan Tabirako 05-Traña Matiena Herri Eskola 5.

Kanpoan: Saski baloia:9,30etan Tabirako Kurutziaga ikastola 06A-06B- Tabirako Zabalarra 06/07

Futbol 5:10,00etan San Antonio Santa Rita A 06 -Zabalarra 06

Futbol 7: 09,00etan Landako 2004-Zabalarra 04

Partekatu

Datorren astean, Azaroaren 25ean, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO eguna da, hau dala eta gure eskolak zenbait ekitaldi antolatu ditu:

1.- Azaroaren 19tik 25era eskolako sarrera nagusian izango den erakusketa erakustera joan ahal gara, 16,45etik 17:45era

Bertan liburu eta argazki erakusketa partehartzailea ikusi ahal dugu eta baita ere Emakumeenganako indarkeria salatzen duten kartelak eta hausnarketarako diren galderak irakurri edota gure ekarpenak egin (esaldiak, marrazkiak…)

Foto 2015-11-19 17 34 36 Foto 2015-11-19 17 34 28

2.- Eskolan, azaroaren 25erako ekitalditxo bat egongo da eta abesti bat abestuko dugu danon artean. Gure seme-alabekin prestatu beharko dugu abestia, beraz hemen uzten dizuegu bideoa egun horretarako ikasita edukitzeko:

 

Danon partaidetza behar dugu!!

Partekatu