Datorren Urriaren 24an, asteartea,  17:00etatik 18:00etara, eskola liburutegian

GAI ORDENA

– Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena (Eskolako Blogean eskuragarri)
– 23/24 ikaturteko ekonomi- balantzea
– 23/24 Ikasturteko ekintzak (kirolak, eskolaz kanpokoak, irteerak, ospakizunak eta bestelakoak)
– Material kuota
– Iradokizunak, kontsultak, proposamenak…(zabalarra@gmail.com posta elektronikora bidaliz gero asanbladan irakurriko dira )

BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU. OSO GARRANTZITSUA DA.
FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE APROPOSENA DA.

Partekatu

Kaixo familia

Datorren Urriak 6an, arratsaldean, ikasturte berri honi ongietorria egiteko jaitxo bat antolatzen ari gara.

Bertan zuen oporretako argazkiekin hormairudi bat sortu nahi dugu. Dagoeneko batzuk argazkiak bidali dizkiguzue eta asko eskertzen dizuegu baina familia gehiagoren parte hartzea behar dugu. Anima zaitezte eta bidalia oporretako argazki bat zabalarrakomunikazioak@gmail.com helbidera irailak 30a baino lehen. Horrela jaian egingo den bingorako kupoi bat lortuko duzue.

Eskerrik asko eta laster arte !!

 

IGE-ko Euskara Batzordea

Partekatu

Familia agurgarriak

Ohar honen bidez jakinarazten dizuegu guraso-elkarteak zuen seme-alaben eskolaz kanpoko jarduerengatik
hilean ordaindu beharreko zenbatekoa handitzea erabaki duela. Urritik aurrera, hauek dira jardueren
prezioak:

  • Urban dance, antzerkia, eskulanak, gimnasia erritmikoa, psikomotrizitatea: 15 euro
  • Xakea: 17 euro
  • Zientziaren ordua: 19,5 euro – Urte osoko 3 material-kuotak barne daude
  • Kirolak: 20 euro

Honetaz gainera  eskolaz kanpoko jarduera hauetan plaza libreak daudela adietazi nahi dugu, interesik duenarentzat :

  • Urban dance – Astearteetan 16: 45etik 17: 45era – Lh1, Lh2 eta Lh3ko ikasleentzat
  • Antzerkia – Ostegunetan 16: 45etik 17: 45era. Lh4, Lh5 eta Lh6ko ikasleentzat
  • Antzerkia- Astearteetan 16: 45etik 17: 45era. Lh1, Lh2 eta Lh3ko ikasleentzat
  • Gimnastika erritmikoa – Astelehenetan 16: 45etik 17: 45era. LH1 eta LH2ko ikasleentzat
  • Gimansia erritmikoa – Asteazkenetan 16: 45etik 17: 45era. HH5 eta HH4ko ikasleentzat

Interesatuek idatzi extraescolareszabalarra@gmail.com helbidera ikaslearen izen- abizen, adin eta
mailarekin.

Agur bero bat

Eskolaz kanpo jarduerak

Partekatu

Kaixo familiak

Ekainaren 16ko goizean ospatu zen Eskolako jaialdian egon ez zinetenentzako atxikituta duzue jaialdiko bideoaren esteka, haurren emanaldiekin gozatu dezazuen.

Oharatarazi nahi dizuegu esteka hau publikoki partekatzea debekatuta dagoela bai eta bideo ere, adingabeen pribatasunaren legeari jarraituz.

uda ona pasa eta datorren ikasturterarte

 

Partekatu

Kaixo familia,

Ikasturtea amaitzear dago eta orain oporrekin gozatzeko unea iritsi da. Uda nola pasatzen duzuen ikusi nahi dugunez, mesede bat eskatzera gatoz: Atera argazki bat oporretan Zabalarrako kamiseta, txano, poltsa edo nahi duzuenarekin eta bidali helbide honetara:

zabalarrakomunikazioak@gmail.com

Argazkiarekin batera idatzi nortzuk zareten eta non zaudeten.

Bildutako argazki guztiekin ikasturte hasieran jardueraberezi eta polit bat antolatzeko asmoa daukagu.

ESKERRIK ASKO eta iraila arte!!!

IGE

Partekatu

Kaixo familiak

Ostiral honetan, ekainaren 16an, boluntario guztiek egindako tortillak eta bizkotxoak jasoko dira eskolako karrajoan.
Ordutegia honako hau izango da:
– GOIZEAN 08:45 – 09:15

– ARRATSALDEAN 14:45 – 15:15 // 16:15 – 16:45

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Gora Zabalarrako jaia!!!

Partekatu

Eguna: Ekainaren 12a,Astelehena

Ordua:18:00etatik 19:00ra

Lekua: Eskolako Liburutegia

Umezaintza zerbitzua egongo da

GAI ORDENA

– Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena (Eskolako Blogean eskuragarri).
– 22/23 ikasturteko ekonomi- balantzea.
– 22/23 ikasturterako ekintzen balorazioa (kirola, eskolaz kanpoko ekintzak, ospakizunak, irteerak eta beste jarduera batzuk).
– Batzorde erreleboa.
– Iradokizunak, kontsultak, proposamenak… (zabalarra@gmail.com posta elektronikora bidaliz gero asanbladan irakurriko dira).

BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU, OSO GARRANTZITSUA DA.
FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE APROPOSENA DA.

Partekatu