Datorren astean eskolaz kanpoko jarduerak hasiko dira Zabalarran. Zerrendak eskolan jarrita daude.
Hau dela eta gogoratzen dizuegu:
ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN ORDAINKETAK:
1.- Jarduerak Urrian hasiko dira eta Maiatzean bukatu. Hiru txandatan banatuko dira:
- a) urria eta azaroa.
- b) abendua, urtarrila eta otsaila.
- c) martxoa, apirila eta maiatza.
2.- Txanda bakoitzeko lehen hilabetean, txanda osoari dagokion diru kopurua ordaindu beharko da, Guraso Elkartearen Kutxabank-eko Kontu honetan: 2095 0397 50 9111001283, UMEAREN IZEN-ABIZENAK eta JARDUERA adieraziz, hau da:
- a) urrian (urria eta azaroa)
- b) abenduan (abendua, urtarrila eta otsaila)
- c) martxoan (martxoa, apirila eta maiatza)
10,00 € hilean haur bakoitzaren jarduera
Kutxabank-en konturik eduki ezean, izenik ez ipintzeko aukera ematen da (komisiorik ez ordaintzeko) eta egiaztagiria atezaintzan dagoen kutxa urdinean sartu behar da umearen izen-abizenak adieraziz.
3.- Txanda bakoitzeko lehenengo hilabetean ordainketa ez baldin bada egiten, gurasoei lehenengo erreklamazioa egingo zaizue.
4.- Txanda bukatzen denerako ordainketa ez bada egin, umea jardueratik kanpo geldituko da.
5.- Urrian urte osoko kuota ordaintzeko aukera eskaintzen dizuegu.
6.- Umeren batek urtean zehar jardueraren bat hasi nahiko balu, izen emandakoen kopuruaren arabera onartuko genuke, kontutan izanda jardueretako taldetako umeen kopurua 8 eta 12 artekoa izango dela.