Guraso Elkarteko Euskara Batzordeak, Abenduaren 3an (Euskararen nazioarteko egunerako) 16:30etik aurrera jaialditxo bat antolatu nahi du. Bertan, besteak beste, pare bat euskal dantza ta kantu erraz plazaratu nahi ditugu. Horretarako umeen partaidetza behar dugu.
Nori zuzenduta dago?: Eskolako ume guztiei
Noiz eta non entsaiatuko dugu?: Azaroaren 19, 21, 26 eta 28an arratsaldeko 17:00etan Haur Eskolako sarreraren aterpean. (Ez da derrigorrezkoa entsaio guztietara etortzea).
Jaialdian dantzatzeko umeek zer eraman behar dute? Kamiseta zuria, praka urdinak, ezpata bat (kartoizkoa, goma ebazkoa…) eta edozein koloretako gerriko eta txapela.
ETOR ZAITEZTE AZAROAREN 19an EUSKARAZ ONDO PASATZERA!!!!