Zer da IGE?

Ikasleen gurasoen elkarteak ikasleen gurasoen edo tutoreen eskubideak ordezkapena egiten dutenak dira. Gure ekintzak positiboak, aktiboak eta sortzaileak izatea nahi dugu. Gurasoak IGE-n gure iritziak azal ditzakegu, aholkuak aurki ditzakegu eta ideiak eta ekintzaren proposamenak azal ditzakegu. Ideia guztiak onartuta daude, baina ideia hori aurrera eramateko pertsona batek bere jarraipena egin behar du.

  • Bloga (betiko informazioa jartzekoa da)
  • Helbide elektronikoa zabalarra@gmail.com
  • IGE-ren perfila eta taldea Facebook-en (eguneko informazioak konpartitzeko, komentatzeko, bilerak edo ekintzak ohartatzeko, eta abar…).
  • Eskolako sarreran dagoen postontzian ohar bat utzi dezakezue eta saiatuko gara lehen baino lehen erantzuna ematen.

Euskal Eskola Publikoaren baitan ordezkaritza handiena duen elkartea da, EAEko elkarteen %90 baino gehiago barne hartzen baititu. Ohartuta dago giza eta pedagogia kalitateko Euskal Hezkuntza Publikoaren aldeko lana koordinatu beharra dagoela, partaide guztien borondateekin bat eginda, elkarrenganako begirunean eta askatasunean oinarriturik. Honako lan egiteko moldea dauka: ahalik eta akordio gehien lortzea, partaide guztien oniritziaz. Konfederazioa Euskal Herriko Berezko Sistema bat lortzearen aldeko da eta Euskarak Euskal Herri osoan ofiziala izan behar duelako ustean gaude.

Horretarako, euskal eskola euskaldun, aurrerakoi, anitza, laiko, berritzaile, autonomiadun eta kudeaketa demokratikokoa proposatzen dugu, gurasoek hezkuntza prozesu osoan esku har dezaten eta, hezkuntza-erkidegoko gainerako kideek bezala, erabakitzeko ahalmena izan dezaten euren seme-alaben heziketari eragiten dioten gai guztiei buru.

GURASO ELKARTEA, PARTE HARTU!

Guraso Elkartearekin elkarlanean jarduteko hainbat ideia idatzi ditugu jarraian. Zure eguneroko jardunean ondoen txertatzen dena aukeratu eta parte hartu!

  • ZUZENDARITZA BATZORDEKO KIDE IZAN: Urtero aukeratzen den Zuzendaritza Batzordean parte hartu eta zure seme-alaben eskolako jardunetan esku hartu.
  • EUSKARATU: Elkartean sortzen diren testuak euskarara itzuli.
  • KOORDINATU: Zure seme-alabek parte hartzen duten eskolaz kanpoko jardueraren koordinatzaile izan zaitezke: begiralearen, familiaren eta Guraso Elkartearen arteko lotune.
  • ANTOLATU: Irteeraren bat, haur-ibilaldia, ikasturte-amaierako jaialdia…
  • BATZAR NAGUSIRA ETORRI: Ikasturte-hasieran izaten da. Nor garen, urterako zer egitasmo dugun… jakingo duzu. Etortze hutsak ere lagundu egiten digu.
  • BLOGA ERABILI: Izena eman, ideiak bota, parte hartu!

IGE kudeatzekoari buruzko informazioa