EZ IKUSIARENA EZ EGIN!!

Azaroaren 25a gure eskolan egun berezia izatea nahi dugu, hau dela eta, egun berezi bat antolatu da eta gure umeek ere lan asko egin dute horrela izan dadin.

Azaroaren 25a EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNEan eta urteko gainerako 634 egunetan ZABALARRA eskolak zera aldarrikatu nahi du:

  • Indarkeria guztiak arbuiatzen ditugula: FISIKOA, PSIKOLOGIKOA,SEXUALA eta EKONOMIKOA.
  • Gure eguneroko bizitzatik, harremanetatik, ezabatu nahi ditugu emakumeak iraintzen dituzten: TXISTE, ESAERA ETA KEINU…..EMAKUMEA IZATEARREN!!!
  • Denok ditugu eskubide berdinak:

NAHI DUGUN MODUAN JOLASTEKO

NAHI DUGUNAREKIN IBILTZEKO

NAHI DUGUN BEZALA JANZTEKO….

  • Askatasun osoz aritzeko besteekin errespetuz jokatuko dugu eta besteei ere guganako errespetua eskatuko diegu. HORREGATIK EZ IKUSIARENA EZIN DUGU EGIN!!!

Berdintasunarekin guztiok irabazten dugulako zera aldarrikatzen dugu:

DERRIGORREZ MUSU BAT ERE EZ!!!!

EZETZ ESATEKO ESKUBIDEA DAUKAGU!!!!

GU ERE TRATU ONEN ALDE!!!!

Aldarrikapen honek oihartzuna izan dezan zenbait ekitaldi antolatu dira gure eskolan danok parte hartzeko:

Azaroak 25ean soinean zerbait lila ekartzea proposatzen dizuegu (zapia, nikia, alkondara….)

16:00etatik 16:20ra EKITALDIAN PARATE HARTZERA gonbidatzen zaituztegu: bertsoak entzun eta abestia abestera saskibaloiko zelaian eta euria egiten badu aterpean, eta sarrera nagusian dagoen erakusketa ikustera.

 

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.