MAIATZAK 17: LGTBIQ-fobiaren aurkako eguna

Aniztasuna 1

Irisek, ostadarraren pertsonifikazioak, ekaitzaren amaiera iragartzen duen bezala, ZABALARRAKO ortzadarrak jazarpenak eta bazterkeriaren amaiera iragarri nahi du. Are gehiago oraindik, ostadarrak aniztasunaren aberastasuna iragarriz, askatasunaren ikurra izan nahi du.

Aniztasuna 2

ANIZTASUNA=ABERASTASUNA

Maitasunak Ez Dauka Etiketarik

1990an Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendetatik kendu zuenetik, maiatzaren 17a homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna dugu.

Ospatzeko baino, intolerantziaren aurka borrokatzen segitzeko eta LGTBIQ ( lesbianak, gay-ak, transexualak, bisexualak, intersexualak eta Queer-ak) kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko eguna, alegia.

Argi dago,  LGTBIQ-fobiaK guztion askatasun sexualari eragiten dio. Gizarte heterosexista batean bizitzen jarraitzen dugun bitartean, eta horrekin esan nahi duguna da, heterosexualitatea praktika bakar eta zilegi gisa inposatzen zaigula, norma horretatik ateratzen diren praktika guztiak jarraituak eta baztertuak izango dira.

Aniztasuna 3

Aniztasuna 4

GUZTIAK GIZAKIAK GARA

Hurrengo bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu:

Maitasunak ez du etiketarik

El Amor No Tiene Etiquetas

 

 

 

 

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.