MARTXOAK 8ko OSPAKIZUNA

Emakume langilearen nazioarteko eguna da martxoaren 8a. Egun honetan, emakume eta gizonezkoen berdintasunaz gain, jendarte eredu parekide baten aldarrikapena egiten da.

1911n lehen aldiz ospatu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan eta ondoren ospakizun hau hainbat herrietara luzatu da. 1977. urtean Nazio Batuen Erakundeak Martxoak 8 Nazioarteko Emakumeen eskubideen eguna aldarrikatu zuen.

Aurtengo leloa “Berdintasuna Nire Baitan ere hasten da” da eta eskolako ardatz nagusia aniztasuna da

HAMAIKA KULTURA ESKUBIDE BERBERA!

Martxoaren 8an 16,10ean “Konplize ditut eta” abestia umeekin batera abestera gonbidatuta gaude eskolako jolastokian

Eta eskolan landutako ormairudiak ikusgai ditugu sarrera nagusian,

Hurbildu gaitezen gure seme-alaben lana ikustera!!

I
Emakume zuzenak,
okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta
zerrama irtenak,
itsusiak, politak,
atletak, herrenak:
II
Langileak, alferrak,
lanik ez dutenak,
tuntunak, mediokreak,
klaseko lehenak,
ale desegokiak,
andre txit gorenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
konplize ditut eta
maite ditut denak.

III
Ama onak ta txarrak,
ama ez direnak,

lurrera jausi arte

mozkortzen onenak
ta umeen merienda
usaina dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

IV
Lotsatiak, ausartak
argalak, gizenak,
iletsuak, soil-soilak,
marimutilenak,
katemeak, gorilak
panterak, zezenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

V
Markesaren alabak,
neskame gizenak,
printzesak ta sorginak,
ogroak, sirenak,
Maritxuak, Bartolo
itxura dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

VI
Lehen munduko emeak,
kapitalistenak,
lur usaia daukaten
andre indigenak,
zuri, gorri, horiak,
beltzetan beltzenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.