OTXANDIORA TXANGOA “Hontzaextrem”

Iazko arrakasta ikusita Zabalarra Eskolako IGEk datorren ekainaren 11an berriro ere Otxandioko HONTZAEXTREM abentura parkera  txangoa antolatzea erabaki du.

Partehartzaileen altueraren  arabera ibilbide ezberdinak daude (parte hartzeko gutxienezko altuera metro 1ekoa da).

1.40 m baino gutxiago neurtzen dutenak: 17 erronkako ibilbidea dute, horietariko 2 tirolinak dira.

1.40 m baino gehiago neurtzen dutenak: 43 erronkako ibilbidea dute, horietarik 4 tirolinak dira.

Egun osoko txangoa izango da eta bakoitzak bere etxetik eraman beharko du bazkaria. Bertan pic-nic egiteko leku aproposak daude.

Sarreraren prezioa 12€ da, 15€ autobusarekin( gehienez 55 eserleku). Posible bada eskertuko genizueke bakoitza bere kotxean joan dadila

Izen emateko eguna maiatzaren 25  izango da, osteguna, IGE gelan, 16.30etatik 17.30era.

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.