Urte honetan eskolaz kanpoko ekintzetan hobetu dira aniztasuna eta kopuru aldetik.
Harrera ona izan dute eta 250 ume apuntatu dira, hala ere ekintza batzuk ez dira 8 umeko gutxienekora heltzen. Arrazoi honegatik eta ohar honen bidez ekintza berriei eta euren ordutegiari buruz informatzea eta haietan apuntatzera animatzea nahi dugu:
- Gimnasia erritmikoa: ostiraletan 12:30-13:30. 8 eta 11 urte bitartekoentzat.
- Gimnasia erritmikoa: ostiraletan 4:45-17:45 4 eta 5 urte bitartekoentzat.
- Funkya: ostegunetan 4:45-17:45 9 eta 11 urte bitartekoentzat.
- Ingelesa Ludikoa ostiraletan 12:30-13:30 8 eta 10 urte bitartekoentzat
- Eskulan kreatiboak: asteazkenetan 13:30-14:30 7 urtekoentzat.
- Xakea: astelehenetan 13:30-14:30. 6 eta 7 urtekoentzat.
Eskolaz kanpoko batzordetik urtea amaitu arte itxarongo dugu jardueretan parte hartzera animatzen den neska- mutil kopurua jakin arte, eta jasotzen den erantzunaren arabera ekintza hauen jarraipenari buruzko erabakia hartuko da.
Edozein argibide, zalantza edo iradokizunerako: