PLAZA LIBREAK ESKOLAZ KANPOKO JARDUERETAN

Urte honetan eskolaz kanpoko ekintzetan hobetu dira aniztasuna eta kopuru aldetik.
Harrera ona izan dute eta 250 ume apuntatu dira, hala ere ekintza batzuk ez dira 8 umeko gutxienekora heltzen. Arrazoi honegatik eta ohar honen bidez ekintza berriei eta euren ordutegiari buruz informatzea eta haietan apuntatzera animatzea nahi dugu:

  • Gimnasia erritmikoa: ostiraletan 12:30-13:30. 8 eta 11 urte bitartekoentzat.
  • Gimnasia erritmikoa: ostiraletan 4:45-17:45 4 eta 5 urte bitartekoentzat.
  • Funkya: ostegunetan 4:45-17:45 9 eta 11 urte bitartekoentzat.
  • Ingelesa Ludikoa ostiraletan 12:30-13:30 8 eta 10 urte bitartekoentzat
  • Eskulan kreatiboak: asteazkenetan 13:30-14:30 7 urtekoentzat.
  • Xakea: astelehenetan 13:30-14:30. 6 eta 7 urtekoentzat.

Eskolaz kanpoko batzordetik urtea amaitu arte itxarongo dugu jardueretan parte hartzera animatzen den neska- mutil kopurua jakin arte, eta jasotzen den erantzunaren arabera ekintza hauen jarraipenari buruzko erabakia hartuko da.

Edozein argibide, zalantza edo iradokizunerako:

extraescolareszabalarra@gmail.com

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.