ZABALARRA ESKOLA SAN FAUSTO JAIETAKO TXUPINERO TXIKIA

Aurten, Zabalarra eskola aukeratu dute San Fausto jaietako pregoi txikia irakurri eta txupina botatzeko.
6.mailako ikasleak izango dira udaletxeko balkoira igoko direnak.

Bertan, bertso bat botako dute eskolaren izenean eta denok ikasi beharko dugu egun horretan gure pregoilariekin batera plazatik abestu ahal izateko.

Gonbidatuta zaudete ekintza honetan parte hartzeko, aurten udaletxeko plaza berdez jantziko dugu!!!

SAN FAUSTOAK 2019 (ZABALARRA ESKOLA PREGOI TXIKIA)

SAN FAUSTOAK DIRA TA
OSPATU DITZAGUN (BIS)
ALAITASUNA BAKEA ETA ZORIONA LAGUN AI AI(BIS)
TRALA LALALALALA

ZABALARRA ESKOLATIK
DURANGARROI DEIA (BIS)
ERRESPETUAZ OSPA DADILA
GIRO ONEZ JAIA AI AI (BIS)
TRALALALALALALA

ZEZENAK TA BARRAKAK
MUSIKA TA DANTZA (BIS)
LOTU DITZAGUN
DANOK ESKUAK
ZURIA ZEIN BALTZA AI AI (BIS)
TRALALALALALALA

GORA BERAZ SAN FAUSTO
GORA DURANGARRAK (BIS)
GORA EMAKUME GORA GIZONAK
GAZTEAK ETA ZAHARRAK AI AI (BIS)
TRALALALALALALALALA

 

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.