EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARIK EZ! EZ IKUSIARENA EZ EGIN!

Datorren astean, Azaroaren 25ean, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO eguna da, hau dala eta gure eskolak zenbait ekitaldi antolatu ditu:

1.- Azaroaren 19tik 25era eskolako sarrera nagusian izango den erakusketa erakustera joan ahal gara, 16,45etik 17:45era

Bertan liburu eta argazki erakusketa partehartzailea ikusi ahal dugu eta baita ere Emakumeenganako indarkeria salatzen duten kartelak eta hausnarketarako diren galderak irakurri edota gure ekarpenak egin (esaldiak, marrazkiak…)

Foto 2015-11-19 17 34 36 Foto 2015-11-19 17 34 28

2.- Eskolan, azaroaren 25erako ekitalditxo bat egongo da eta abesti bat abestuko dugu danon artean. Gure seme-alabekin prestatu beharko dugu abestia, beraz hemen uzten dizuegu bideoa egun horretarako ikasita edukitzeko:

 

Danon partaidetza behar dugu!!

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.