“La Otra Mirada elkartea” gutxietsituen baldintzak hobetzen saiatzen den boluntarioen talde bat da, eta hainbat proiektuetan laguntza eman dute beti ere umeak eta eskolekin zerikusia dutenak.
Horrela Mongolian ume elbarrituentzako eguneko arreta zentroa egiteko lan egin dute eta pasa den urtea eskolako oinarrizko materiala batu zuten, batez ere koadernoak, boligrafoak, arkatzak,…GOUYAR SARR herriko (Senegaleko LOUGA probintzian) 190 ume doazen lehen hezkuntzako eskola batera eramateko.
Hango umeen familientzat materiala lortzea zaila dela jakinda, aurten ere esperientzia hau errepikatuko dute, eta laguntza ez da emango Senegaleko herri batean bakarrik, asmoa zentro bi edo gehiagotara heltzea da.
Hori dela eta, Zabalarra Eskolak bat egin du proiektu honekin eta Senegalera bidaltzeko behar ez ditugun materialak ekartzea eskatzen dizuegu eta apirilaren 29ra arte eskolako sarrera nagusian (atezaintzaren alboan) egongo den kutxan utzi ahal ditugu. Lehenengo edo bigarren eskuko materiala izan ahal da eskoletan erabiltzekoak, hau da, margoak, arkatzak, boligrafoak, kuadernoak eta abarrekoak.