“La Otra Mirada elkartea” gutxietsituen baldintzak hobetzen saiatzen den boluntarioen talde bat da, eta hainbat proiektuetan laguntza eman dute beti ere umeak eta eskolekin zerikusia dutenak.

Horrela Mongolian ume elbarrituentzako eguneko arreta zentroa egiteko lan egin dute eta pasa den urtea eskolako oinarrizko materiala batu zuten, batez ere koadernoak, boligrafoak, arkatzak,…GOUYAR SARR herriko (Senegaleko LOUGA probintzian) 190 ume doazen lehen hezkuntzako eskola batera eramateko.

Hango umeen familientzat materiala lortzea zaila dela jakinda, aurten ere esperientzia hau errepikatuko dute, eta laguntza ez da emango Senegaleko herri batean bakarrik, asmoa zentro bi edo gehiagotara heltzea da.

Hori dela eta, Zabalarra Eskolak bat egin du proiektu honekin eta Senegalera bidaltzeko behar ez ditugun materialak ekartzea eskatzen dizuegu eta apirilaren 29ra arte eskolako sarrera nagusian (atezaintzaren alboan) egongo den kutxan utzi ahal ditugu.  Lehenengo edo bigarren eskuko materiala izan ahal da eskoletan erabiltzekoak, hau da, margoak, arkatzak, boligrafoak, kuadernoak eta abarrekoak.

Partekatu

Saski baloiaZabalarran Tabirako Zabalarra 06/07- Urreta Ibaizabal-Ibaizabal Eskola 11:30

                         Kanpoan  Tabirako Zabalarra 04/05 – Colegio Alemán 09:30

Futbol 5: Kanpoan  Nuestra Sra de Begoña-Santutxu- Zabalarra 05 12:00

                  Kanpoan  Lezama – Zabalarra 06

Futbol 7: Deskantsua

Partekatu