Datorren ostiralean, martxoak 1, Inauteriak ospatuko ditugu.

Egun honetan honako ordutegi hau izango dugu:

. Sarrera: goizeko 9:00etan

. Irteera: etxera bazkaltzera doazenak    13:00ean

                Jantokian bazkaltzen dutenak 14:00ean edo 15:00ean.

Gure jarduna ondo antolatzeko aurretiaz abisua idatziz eman mesedez.

. Gogoratu 2 eta 3 urteko ikasleak egun horretan ez dutela siestarik egingo.

 

Gogoratu baita, hurrengo astelehenean eta asteartean (martxoak 4 eta 5) jai izango dugula.

 

_________________________________________________________________________

 

Umearen izena: _________________________________________________

 

Ordua:                   14:00                     15:00

 

 

*Osteguna baino lehen erantzuna ekartzea eskertuko genizueke.

 

Partekatu

Datorren ostegunean, otsailak 28, EGUEN ZURIKO koplak abestuko ditugunez egokia izango litzateke oraingoan ere umeak niki edo alkandora zuriarekin eta koadrodun zapiarekin jantzita etortzea

Hemen dituzue KOPLAK

 

Eguen Zuri

Durangaldea (Bizkaia)

1.Eguen Zuriko astea

Jangoikoak emona guztia,

eskola-mutilak ibilteko

limosna on baten bila.

2.

Eguen Zuriko eguna

Jangoikoak berak egina,

eskola-mutilak ibilteko

limosna on baten bila.

3.

Eguen Zuri honetan

hasi gara gu kantetan,

zuri-zuria maixuarentzat

beste enparauak geuretzat.

4.Hor goian-goian goldea

haren gainean belea,

etxe honetako nagusi jauna

nekazari langilea.

5.

Sibiria ta Granada

urdaiazpia ona da,

urdaiazpia ona da baina

hiru lukainkaz hoba da.

6.

Emongo badozu emoizu

bestela ezetz esaizu,

ateondoko haizeok hartzean

amak ez gaitu bialdu.

 

Partekatu

Datorren osteguna 28an 16:30ean Txintxiburduntzi eguna ospatuko dugu Zabalarra eskolan.

Ohiko txorizoa, halal saltxitxak (txerriki gabe), txokolatea, tartak eta pastelak ere egongo dira. Eta nobedade bezala merkatu txiki bat egongo da gauza interesgarriak erosteko.

Zabalarrako kamiseta berdeak salduko dira.

Zatozte!!! Ondo pasatuko dugu eta!!!!

Landako eskolako lagunak konbidatu ditugu ere!!

Partekatu