EGUEN ZURIKO KOPLAK ZABALARRA ESKOLAN

Datorren ostegunean, otsailak 28, EGUEN ZURIKO koplak abestuko ditugunez egokia izango litzateke oraingoan ere umeak niki edo alkandora zuriarekin eta koadrodun zapiarekin jantzita etortzea

Hemen dituzue KOPLAK

 

Eguen Zuri

Durangaldea (Bizkaia)

1.Eguen Zuriko astea

Jangoikoak emona guztia,

eskola-mutilak ibilteko

limosna on baten bila.

2.

Eguen Zuriko eguna

Jangoikoak berak egina,

eskola-mutilak ibilteko

limosna on baten bila.

3.

Eguen Zuri honetan

hasi gara gu kantetan,

zuri-zuria maixuarentzat

beste enparauak geuretzat.

4.Hor goian-goian goldea

haren gainean belea,

etxe honetako nagusi jauna

nekazari langilea.

5.

Sibiria ta Granada

urdaiazpia ona da,

urdaiazpia ona da baina

hiru lukainkaz hoba da.

6.

Emongo badozu emoizu

bestela ezetz esaizu,

ateondoko haizeok hartzean

amak ez gaitu bialdu.

 

Partekatu

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.