Txoritxo batek Itsaso eta Laurari esan zien Olentzero gaur  inguruetatik ibiliko zela ikatza egiten. Horregatik gure lagunek txango bat antolatzea erabaki zuten ea ikusterik geneukan.

Eguraldi ona aprobetxatuz Santa Agedara egin dugu mendi buelta behar bada han egongo zela pentsatuz.

Eta hara heltzerakoan “a ze sorpresa!!!”, han zegoen Olentzero, guri itxaroten bezala.Tartetxo batean berarekin hizketan
jardun ostean derrigorra den bezala, gure txikiek (eta ez hain txikiek) opariz eta gurariz betetako eskutitzak eman dizkiote. Agurtu  han utzi dugu bere zereginetan Gabon Gauean ikustekotan.

Partekatu