Familia agurgarriak,

2021eko abenduan abian jarritako “Euskaraz jolasten Euskara ikasten” proiektuak harrera ona izan du eta jarduera hau ikasturte amaierara arte luzatuko dela jakinarazi nahi dizuegu.  
Beraz, martxoaren 1etik aurrera, zuen seme-alabek ekimen honetaz gozatzen jarraituko dute.

“Euskaraz jolasten Euskara ikasten” proiektuaren helburua eguerdiko patioa dinamizatzea da, euskara transmisore gisa erabiliz. Horrela, zuen seme-alabek hainbat jarduera eta jolasez gozatu ahal izango dute, aste bakoitzeko astelehen, asteazken eta ostiraletan egongo diren bi begiraleren dinamizazioaren bidez. Ordutegia 12: 30etik 15: 00etara da eta 4 urtetik gorako haur guztiei zuzenduta dago.

Zalantzarik izanez gero, idatzi extrescolareszabalarra@gmail.com helbidera.

Agur bero bat.

Eskolaz kanpoko Batzordea

Partekatu