Kaixo familiak!
Berton Bertokoa Taldea hemen duzue atzeratutako Gala aurkezteko apirilaren 1ean.
Ezin izan bazara Oskarretara inoiz joan, lasai, hemen daukazu Berton Bertokoa Gala!
Ikuskizun ezberdinez beteriko egitaraua egongo da; Berton Bertokoa 2022ko sari
banaketa, musika, dantza, photocall-a etab…
Dena, gure eskoletako jangeletan gure baserritarren eta arrantzaleen elikagai
osasuntsuak sar daitezen aldarrikatzeko. Beraz, Durangaldeko eskoletako familia
guztiak gonbidatu nahi zaituztegu bertaratzera eta gozatzera!
Data: Apirilak 1
Ordua: Arratsaldeko 19:00etan
Lekua: Arriola Antzokia.
Sarrera: Helduak 5€ / Umeak 3,5€
Sarreraren bat nahi baduzu erantzun email honetara, gaizkarenposta@gmail.com
-era, sarrera kopurua, izen abizenak eta kontaktu telefono bat utziz!
Martxoak 13ra arte epea zabalik egongo da eta martxoak 14ean eskolako karrajoan
arratsaldeko 16:30etan banatuko dira sarrerak. 20 sarrera ditugu.

Partekatu