Gabonetako loteriaren talonarioak prest daude.
Talonarioaren prezioa: 50,00€ (10 boleto. 4€ jokatzen dira eta 1€ dohaintzan) Talonarioak hartzen diren egunean ordainduko dira

Hartzeko egunak:
– Azaroroak, 2,4 eta 8. Karrajoan, 16:45 etatik 17:45 etara.

Loteria erosi nahi baduzue, eta ezin baduzue ordutegi honen barruan etorri, kontaktuan jarri azaroaren 8a baino lehen aroadiazgarcia62@gmail.com eta i.bilbatua@hotmail.es helbide elektronikoaren bidez.

Oharra: Gogoratzen dizuegu ateratzen den dirua eskolako ekintzetan erabiltzeko dela (irteeretan, autobusak ordaintzeko, kanpoko ekintzetan, ea…)

Partekatu

  Familia agurgarriak,

   Zabalarrako Guraso Elkartetik eskolaz kanpoko eta kiroletako jarduerak ordaintzeko modu berria prestatzen ari gara, aplikazio berri bat ezarriz. Horregatik, beharrezkoa da familia guztiei mezu elektroniko bat bidaltzea nobedade honen berri emateko. Ekainean egindako Batzarraren arabera, 2022-2023 ikasturtean, eskolaz kanpoko jarduerak banku-transferentzia bidez ordaindu beharrean, hilabete bakoitzaren hasieran bidaliko dizkizuegu ordainagiriak. Hau da, kopurua bankuaren bidez pasatuko zaizue. Aurten, azaroan hasiko gara sistema berri honekin; beraz, lehen kuota datozen egunetan pasatuko zaie familiei, eta hala izango da hilero ikasturte honetan eskolaz kanpoko eta kiroleko jarduerak amaitu arte.

Azaroan lehenengo bi kuotak pasako dira: Urriko kuota eta azarokoa.

Edozein zalantza, idatzi zabalarrafinantzak@gmail.com helbidera.

Eskerrik asko

Zabalarrako Guraso Elkartea

Partekatu