Urtero ETB Maratoiak pertsona eta elkarte desberdinek parte hartzeko animatzen ditu eta kantu bat proposatzen du eta dirua biltzeko idearekin.
Aurten diru hori esklerosi anitzaren ikerkuntzarako erabiltzea erabaki dute “Geldiezinak gara” lelopean. Horretarako Gatiburen “Euritan dantzan” kantuaren erritmora bideoak grabatu eta bidaltzera animatzen dute, eta Zabalarrak parte hartzea proposatzen dizuegu.
Honegatik datorren azaroaren 14an, astelehena, 4:30etan, eta eguraldi txarra egingo duela aprobetxatuz, saskibaloi zelaian batzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, bertan kantatu eta dantzateko.
Hemen duzue kantuaren esteka.

https://www.eitb.eus/es/grupo-eitb/maraton-eitb/videos/detalle/8989362/video- karaoke-de-cancion-euritan-dantzan-de-gatibu/

Gogoratu zerbait berdea ekartzea soinean zein eskuan “Bustitzen naiz”

Partekatu