Kaixo familiak

Datorren Martxoaren 12a Zuhaitz eguna da. Hori eela eta Durangoko udalak, ikastetxeen partaidetzarekin, gure gaztetxoak 50 zuhaitz landatzera gonbidatzen ditu.
LH5 eta LH6ko ikasleak izango dira lan hau betetzeko arduradunak. Zabalarratik 16 umek hartu ahalko dute parte, eta 5. mailatik 8 ta 6. mailatik beste 8 izaten saiatuko gara
Ume bakoitza heldu baten laguntzarekin joan beharko da.
Parte hartzeko izen- ematea emailez izango da; irteerakzabalarra@gmail.com posta elektroniko helbidean, izen- abizenak, maila eta telefonoa jarriz, asteazkena 8a baino lehen.
16 ume baino gehigo apuntatuz gero zozketa egingo da. Lehentasuna ekintzan aurretik parte hartu ez dutenak edukiko dute.

Eguna: Martxoak 12
Lekua: Zuhatzola
Ordua: 10h

Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gure etorkizuna da!!

Partekatu