Kaixo, familiak

Eguraldi ona heldu da eta Zabalarra Eskolako IGEak aurten ere udalekuak aterako ditu.

Aurten jantokiko obrak hasteko daudenez, udalekuak institutoan izango dira.

Uda honetako helburua, azken bi zikloetan, aktiboa eta dinamikoa izatea da, kirola ardatz hartuta.
Igerilekua, bizikleta, mendia, errokodromoa, jokuak,…egongo dira, dena adin eta maila bakoitzari egokitua.

Izen- ematea, presentziala izango da, posta elektroniko bidez bidali dizuegun izen-emate orria eskura emanda eta guraso edo tutorearen NANaren fotokopiarekin.

Inprimatzerik ez baduzue, izen- emate egunean inprimakiak egongo dira eskuragarri, baina guraso edo tutorearen NANaren fotokopia ekarri beharko da umearen argazki batekin batera.

Ordainketa egiteko modua: dena batean edo bi zatitan.

Gustatuko litzaiguke ez izatea hau udalekuetara ez etortzeko arrazoia.

Edozein duda edo iradokizun edukiz gero idatzi mail bat zabalarraudalekuak@gmail.com posta elektroniko helbidera.

Anima zaitezte

Partekatu

 

 

Kaixo, familiak!!

Datorren apirilan 19an, 16:40etatik 17:10etara karrajoan egongo gara merchandising salmentarekin!Prezioak:

Kamisetak: 7€

Sudaderak: 17€

Helduentzako sudadera: 22€

Botilak: 6€

Eskertuko genuke dirua justo ekartzea
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek badaukate eta zuek??

Partekatu