Kaixo familia,

Eskolako abestiaren bideoklipa aurkezteko ordua iristear dago. Horretarako, ekainak 1an, ostegunean, Plateruena Kafe Antzokian, sorpresaz beteriko jaitxo bat antolatzen ari gara. Ekitalde honekin denok gozatu ahal izateko, bi txanda egongo dira: lehenengoa 17:30-18:15 eta bigarrena 18:30-19:15. Kafe antzokira sartzeko sarrera edukitzea derrigorrezkoa izango da. Hauek eskolako sarreran euro batean salduko ditugu ondorengo egunetan:
– Maiatzak 16, asteartea: 16:45-17:45.
– Maiatzak 18, osteguna: 16:45-17:45.
Anima zaitezte jai giroan arratsaldea gurekin pasatzera!!!!!

IGE-ko Euskera Batzordea

Partekatu