Teknologia berri eta komunikazio bide berrien hazkuntzak dudak sortzen ditu familia barnean:

– Zein da teknologien erabilera seguru, osansungarri eta arduratsua?

– Nola babestu ditzakegu gure datuak eta gure seme-alabei babes horrek duen garrantzia erakutsi?

Iaz bezala Basque Cybersecurity Centre- etik PantallasAmigas erakundearen sortzaileak, Interneta, sare sozialak eta konektaturiko beste zerbitzu eta teknologiak erabiltzean gure seme-alabek aurki dezaketen arrisku-egoerei aurre egiten laguntzeko prebentzio neurri, erabilera-ohiturak eta onurak elkar-aztertzeko, eta honen inguruko dudak argitzeko helburuarekin.

Tailerra datorren ostegunean izango da, martxoaren 12an, 17:00etatik 19:00etara Eskolako liburutegian.

Umezaintza zerbitzua edukiko dugu

                                    Anima zaitezte zalantzak argitzera

 

Hitzaldira joango naiz

_____________________________________________________________________

Eta umezaintza zerbitzua beharko dut_______________________ urteko umeentzako

Partekatu

Laster “Zuhaitzaren eguna” ospatuko da.

Momentu ezin hobea iruditzen zaigu gure seme alabak zuhaitz eta basoak babestearen garrantziaz ohartzeko.
Hori dela eta, IGE-k Martxoaren 15an goizez, txango bat antolatu du. Eskolatik irten eta San Andreseko merenderora igoko gara. Han, guztion artean, hainbat zuhaitz landatuko ditugu.

Dohaineko ekintza honetan parte hartzeko Martxoaren 11an, asteazkena (16:45-17:15), IGE-ren gelan izena eman beharko duzue.

Partekatu

Martxoak 8, Emakumearen nazioarteko eguna igandea dela eta, ostiral honetan martxoak 6an, ekintza batzuk planifikatu ditugu eskolan ikasleekin egiteko.

Egun horretan soinean zerbait lila ekartzea proposatzen dizuegu ( zapia, nikia…)

Argazki erakusketa ikusgai edukiko duzue lehen hezkuntzako sarrera nagusian.

Eta igande honetan, martxoak 8, beste hainbat ekintzen artean XIV. LILAKROSA egingo dela Durangon.

Zabalarra eskolak ekitaldi honetan parte hartuko du. Eskolako bi ikaslek lekukoa eramango dute guri egokitu zaigun gunean ( 9. Gunea Landakoko BBK bulegotik aurrera).

 

Parte hartzera animatzen zaituztegu!!!

Partekatu

Bihar, otsailak 21, inauteri jaia ospatuko da eskolan. Jaitxo hau arratsaldez ospatuko da eta ikasleentzako bakarrik izango da.

Otsailaren 24a astelehena jai eguna da, beraz, ez da eskolarik egongo.

Otsailaren 25ean, asteartea, jardunaldi trinkoa izango da eta umeak ez dira mozorrotuko.

Egun honetan honako ordutegi hau izango dugu:

. Sarrera: goizeko 9:00etan
. Irteera: etxera bazkaltzera doazenak 13:00etan

Jantokian lehenengo txandan bazkaltzen dutenak 14:00etan edo 15:00etan irteteko aukera izango dute. 2. txandakoak, aldiz, 15.00etan irtengo dira derrigorrez.

Jarduna ondo antolatzeko aurretiaz abisua idatziz eman mesedez. Gogoratu 2 eta 3 urteko ikasleak egun horretan ez dutela siestarik egingo.

____________________________________________________________________________________________

JANTOKIKO 1. TXANDAKO IKASLEAK (HH ETA 1. ETA 2 MAILA)

Umearen izena: _________________________________________________

Ordua: 14:00 15:00

 

Partekatu

Euskaraz gehiagotan egin nahi duzu? Baina ez daukazu norekin praktikatu? Euskaraz gehiagotan hitz egiteko ohitura hartu nahi duzu? Seme-alabekin euskaraz hitz egin nahi duzu? Euskaraz lagun berriak egin nahi dituzu?

Horretarako dago BERBALAGUN.

Zertarako?

Euskara PRAKTIKATU nahi duenak espazio gozo eta atsegina izateko.

Euskaraz BIZI nahi duenak lagun berriak ezagutu eta aukera gehiago izateko.

Hainbat aukera izango dituzu euskaraz praktikatzeko: berbalagun taldean parte hartu, zure gustuko tailerrak egin (mendi irteerak, sukaldaritza tailerrak, antzerki, hitzaldi…); kirolaz eta naturaz gozatu.

Guztia dohainik!

Oraindik izena eman ez baduzu, hurbildu zure inguruko euskaltegira, edota bete fitxa hau:

Partekatu