Stop Istripuak Euskaditik jardunaldi bat antolatu dute eskola-garraioko haurren segurtasuna lantzeko.
Gai hori  inguruko guraso-talde batetik helarazi diete. Guraso horiek kezkatuta daude beren seme-alabek nola bidaiatu behar duten txangoan doazenean, egunero ikastetxera garraio mota horretan doazenak edo, besterik gabe, haurrekin beste edozein herritara autobusez doazenean.

Stop Istripuak elkartearen ustez, oso gai garrantzitsua da, eta, oro har, ez dakigu oraindik zer araudi dagoen horri buruz. Jardunaldi horretan, gai honi buruz gehien dakien pertsonetako bat egongo da, eta gaur egun zer dagoen eta ildo horretan zer egiten ari den azalduko du, epe laburrean eta luzean.

Horrez gain, autobus-konpainia bateko ordezkari batek parte hartuko du, egunero eskola-ibilbidea egiten duenak, ikastetxe bateko ordezkari bat ere egongo da, Ikastetxe horretara egunero 1.800 ikasle inguru joaten direna autobusez eta Durangoko Zabalarra eskolako guraso elkarteko ordezkari batek ere parte hartuko du.

Bertaratutakoen artean, Bizkaiko Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Garraioko eta Lurralde Kohesioko foru diputatua izango dugu.

Oso jardunaldi interesgarria izango da, eta bertara joatera gonbidatzen zaituztegu, haren berri izan dezazuen, gero eta kezka gehiago pizten dituen gaia baita. Durangoko Turismo Bulegoan burutuko da, Kurutziaga Kalea 38.

Hitzaldia 18:00etan hasiko da. Informazio gehiago behar izanez gero telefono honetara deitu dezakezue: 627 29 20 70

Bertan itxaroten zaituztegu!

Partekatu

Pasa den igandean, hilaren 26an, Zabalarrakoak Bilboko Itsas museora egin genuen irteera. Umeak bi taldetan banatuak izan ziren: Haur hezkuntzako umeak itsasontzi baten collage bat egiten zuten eta lehen hezkuntzakoak eskulan bat. Bai ume bai guraso primeran pasatu zuten!!

Partekatu

Datorren urtarrilaren 30eko greba orokorra dela eta Zabalarra eskolako ondorengo profesionalek grebarekin bat egingo dute:

 irakasleak % 98ak
 hezitzaileak %100ak
 jantokiko begiraleak %100ak .

Hau dela eta egun horretan ez da klaserik izango.

Greba egunetan eskolaz kanpoko ekintza osagarriak bertan behera gelditzen direla gogoratu nahi dizuegu.

Partekatu


Berton Bertokoak, Durangaldeko ikastetxe publikoetako gurasoen ekimenak, gure seme-alaben elikadura hobetzeko eta
eskola-jantokiaren eredua aldatzeko bidean, gure eskualdeko hainbat ikastetxetan emango diren saio praktiko hauek
proposatzen dizkizuegu, Elikadura Burujabetza Erakundeko langileek emango dituztenak.

Denetan parte hartzea da gomendagarriena, doakoa da (afaria izan ezik) eta behar izanez gero haurtzaindegi zerbitzua dago.

SAIOAK:
1. Otsailak 10 (17: 30-19: 00) Zabalarra eskola (Durango) NORK ERABAKITZEN DU ZER JATEN DUGUN?
2. Otsailak 17 (17: 30-19: 00) Zelaieta zentroa (Amorebieta) NOLA JAN DEZAKEGU HOBETO ETA OSASUNTSUAGO?
3. Otsailak 24 (17: 30-19: 00) Zaldibarko eskolan (Zaldibar) NOLA HOBETU DEZAKEGU JANTOKIKO ELIKADURA?
4. Martxoak 5 (17: 30-19: 00) Akebaso jatetxean (Axpe) SHOWCOOKING
5. Martxoak 5 (19:30) Afaria Akebaso Jatetxean (35€)

Otsailaren 7ra arte dago izena emateko epea. Izena eman dezakezu orria beteta itzulita edo esteka honetan

Partekatu

Guraso talde batek ekimen berri bat aurrera eraman nahi du.

Gure asmoa, hilero gurasoren bat ipuin kontalari bihurtzea izango litzateke. Horrela, umeek arratsaldeko 16:30etik aurrera egun batzuetan haur literaturaz eta euskaraz gozatzeko aukera izango dute. Ekimen honetan parte hartu nahi
dutenak mesedez bidali email bat zabalarra@gmail.com era.

 

ANIMA ZAITEZTE ZUEN IPUIN KUTTUNENAK ELKARBANATZERA!!

IGEko Euskara batzordea

Partekatu