Gabonetako loteriaren talonarioak prest daude.

Talonarioaren prezioa: 50,00€ (10 boleto. 4€ jokatzen dira eta 1€ dohaintzan). Talonarioak hartzen diren egunean ordainduko dira.

Hartzeko egunak:

– Azaroak 6 eta 9ean. Karrajoan, 16:45etatik 17:45etara. Talonarioen salmenta bakarrik.
– Azaroak 14ean. Karrajoan, 16:45etatik 17:45etara. Talonarioak eta txartelak.
– Azaroak 14tik aurrera Lupetza eta Herria tabernetan edukiko duzue txartelak
erosteko aukera.

Loteria erosi nahi baduzue, eta ezin baduzue ordutegi barruan etorri, kontaktuan jarri
azaroaren 14a baino lehen loteriazabalarra@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.

OHARRA: Gogoratzen dizuegu ateratzen den dirua eskolako ekintzetan erabiltzeko dela
(irteeretan, autobusak ordaintzeko, kanpoko ekintzetan, eta abar…)

Partekatu

Guraso agurgarriak

Astearte eta asteazken honetan, urriak 24 eta 25, greba deialdia dela eta, goizeko zaintza zerbitzua mantenduko dela jakinarazten dizuegu, baina ez da eskolaz kanpokorik ezta kirolik egongo.

Besterik gabe, agur bat

Zabalarra Bitaño IGE

Partekatu

URRIAREN 26ean, OSTEGUNA

17:00etatik 18:00etara

ESKOLAKO LIBURUTEGIAN

GAI ORDENA

Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena(Eskolako Blogean eskuragarri)
23/24 ikaturteko ekonomibalantzea
23/24 Ikasturteko ekintzak (kirolak, eskolazkanpokoak, irteerak, ospakizunak eta bestelakoak)
Material kuota
Iradokizunak, kontsultak, proposamenak…(zabalarra@gmail.com posta elektronikora bidalizgero asanbladan irakurriko dira )

BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN  ZAITUZTEGU.


OSO GARRANTZITSUA DA.

FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE  APROPOSENA DA.

Partekatu

Kaixo familiak.

IGEren bidez difusio kanal berri bat zabalduko dugu, informazio bide bizkorrago bat edukitzea nahi dugulako IGEtik datozen gauzen berri jakiteko.

Bidali WhatsApp mezu bat ALTA hitzarekin 688.625.238 (Zabalarrako udalekuetako zenbaki berbera) zenbakira eta gorde zure agendan.
Telefono zenbakia agendan gorde beharko duzu, bestela ez dira mezuak helduko.
IGEtik igorritako ohar guztiak jasoko dituzu zure mugikorraren WhatsApp bidez.

Partekatu

Kaixo familiak.

IGEren bidez difusio kanal berri bat zabalduko dugu, informazio bide bizkorrago bat edukitzea nahi dugulako eskolatik datozen gauzen berri jakiteko.

Bidali WhatsApp mezu bat ALTA hitzarekin 688.625.238 (Zabalarrako udalekuetako zenbaki berbera) zenbakira eta gorde zure agendan.
Telefono zenbakia agendan gorde beharko duzu, bestela ez dira mezuak helduko.

IGEtik igorritako ohar guztiak jasoko dituzu zure mugikorraren WhatsApp bidez.

Partekatu

Datorren Urriaren 24an, asteartea,  17:00etatik 18:00etara, eskola liburutegian

GAI ORDENA

– Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena (Eskolako Blogean eskuragarri)
– 23/24 ikaturteko ekonomi- balantzea
– 23/24 Ikasturteko ekintzak (kirolak, eskolaz kanpokoak, irteerak, ospakizunak eta bestelakoak)
– Material kuota
– Iradokizunak, kontsultak, proposamenak…(zabalarra@gmail.com posta elektronikora bidaliz gero asanbladan irakurriko dira )

BATZAR NAGUSIRA ETORRI ETA PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU. OSO GARRANTZITSUA DA.
FORU HAU ZEURE IRITZIA EMATEKO BIDE APROPOSENA DA.

Partekatu

Kaixo familia

Datorren Urriak 6an, arratsaldean, ikasturte berri honi ongietorria egiteko jaitxo bat antolatzen ari gara.

Bertan zuen oporretako argazkiekin hormairudi bat sortu nahi dugu. Dagoeneko batzuk argazkiak bidali dizkiguzue eta asko eskertzen dizuegu baina familia gehiagoren parte hartzea behar dugu. Anima zaitezte eta bidalia oporretako argazki bat zabalarrakomunikazioak@gmail.com helbidera irailak 30a baino lehen. Horrela jaian egingo den bingorako kupoi bat lortuko duzue.

Eskerrik asko eta laster arte !!

 

IGE-ko Euskara Batzordea

Partekatu